Sixto V.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sixto V.a

Sixto V.a[1] (Grottamare, 1521eko abenduaren 13a - Erroma, 1590eko abuztuaren 27a) Eliza Katolikoko 227. aita santua izan zen. Bere aitasantutza 1585etik 1590 arte izan zen.

Elizako karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia apal batean jaioa, Felice Peretti bederatzi urterekin sartu zen Montaltoko monasterio frantziskotarrean, eta, Ferrara eta Bolognako unibertsitateetan ikasi ondoren, apaiz bezala ordenatua izan zen 1547an.

1552 inguruan, predikari eta hizlari bezala ospea hartu ondoren, beranduago aita santu izango ziren bi pertsonen arreta erakarri zuen, Ghislieri (Pio V.a) eta Caraffa (Paulo IV.a), bere elizako karrera 1557an Veneziara Inkisizioaren kontseilari bezala bidalia izanaz hasiz. Inkisizioaren kontseilari bezala izan zuen zorroztasunaren ondorioz, veneziarrek kargutik kentzeko eskatu zuten 1560an.

Berriz Erroman eta frantziskotarren prokuradore orokor bezala denbora labur bat egin ondoren, 1565ean Espainiara bidalia izan zen, Bartolome Karrantza Toledoko kardinalaren aurka irekitako prozesuan parte hartu behar zuen legazioaren zati izanez, Buoncompagni kardinala buruzagi zutela, gero Gregorio XIII.a izango zena. Beranduago aita santuak izango ziren bi gizon hauen artean sortu zen ezinikusi bortitzak, Felice Perettiren etorkizuna adieraziko zuen.

Pio V.a aita santu izendatu zutenean, berriz Erromara itzuli zen eta, 1566an, frantziskotarren bikario orokor eta Sant'Agata dei Gotiko apezpiku izendatua da. Beranduago, 1570ean, kardinal izendatua izan zen, eta, urte bete beranduago, 1571n, Fermoko apezpiku.

Bere etsai politikoa zen Gregorio XIII.a aita santu bezala aukeratu izanak, bizitza publikotik erretirarazi zuen Felice Peretti, eta San Anbrosioren lanen azterketa eta zabalkuntzan buru-belarri sartu zen. Bere gogozko erretiro honek, neurri handi batean, Gregorio 1585ean hil ondoren, honen ondorengo aukeratua izatera lagundu zuen.

Aitasantutza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarria.

Asko izan ziren Gregorio XIII.ak bere ondorengoari utzi zizkion arazoak. Horien artean, ordena publikokoak eta Ingalaterrako Elizabeth I.arekin zuen liskarra.

Ordena publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita santu berria, Inkisizioko epaitegietan zaildutako gizona, Gregorio XIII.a hil ondoren Italian ezarri zen bidelapurretei aurre egiteko egokiena zen.

Colonna kardinalaz baliatuz, oso zorrotz jazarri zituen herri eta zelaietan bidelapurrean ari ziren talde guztiak, eta laster, Sant'Angeloko zubia, atzera botatzeko ahalmen bizia zuen buru erakusketa batean bihurtu zen.

Min gehien egiten duena, baina, vatikanoar polizia zorrotza, aita santuaren metodo bortitzei aurre egiteko moduko bidelapurren faltagatik lanik gabe geratu zenean, modu berean emagaldu, lapur kaxkar eta gainontzeko garrantzi handirik gabeko gaizkileak jazarri zituela da. Sixto V.ak, merezitako irudi krudel bat sortu zuen, eta bere mendekoen gorrotoa bereganatu zuen.

Aita santuak berak, bazekienez, hildakoan, erromatar herriak, bere omenez estatuarik eraikiko ez zuela, berak bere burua eskaini zion oraindik bizi zela, Kapitolioaren tontorrean, ez zuen uste izan zanpatutako Erromako hiritarrek ez ziotela ezta ofrendatu behar ere, eta, gainera, ez zeudela modu horretako egolatria ekintzarik onartzeko prest, eta ez zuten itxaron ezta apur bat ere, behin aita santua hil ondoren, honen estatua lurrera botatzeko.

Ingalaterrako arazoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita santuaren bortizkeria Ingalaterra eta bere erreginarenganakoa ere zuzendu zen. Bera izan zen, hain zuzen ere, urte batzuk lehenago, 1569an, Elizabeth I.aren anatema bulda idatzi zuena, Pio V.ak agindutakoa.

Nazio katolikoak apostataren aurka bildu nahi izan zituen, baina bere asmoa zapuztua geratu zen, europar gorteetan antzinako gurutzada izpiriturik ez zegoela ikustean, eta fedearen defentsak ez zuela armadarik mugitzen, tartean beste interes materialagorik egon ezean.

Gutxienez Felipe II.ak Ingalaterrako enpresan abiatzeko arrazoiak bazituela ikus zezakeen Sixto V.ak. Espainiar subiraua, bere ohiko doinu gogaikarriki mehatxulariaz, erlijioaren alde eta Elisabet I.aren aurka "enpresaren bat abiatzeko" exijitu zion, eskatu baino gehiago

Felipek, berak irakurtzen eta bidaltzen zituen dokumentuen ertzetan oharrak idazten zituena, honako hau idatzi zuen aita santuaren mezuan: "Ez al zaie Flandriako ospetsua iruditzen eta ez al dute bertan gastatzen denean pentsatzen? Funts gutxi du Ingalaterrakoak". Dena dela, Sixto V.ak etsitzen ez zuela ikusita, Olivares prestatu zuen, aita santuaren aurrean enbaxadore bezala, honen benetako asmoa kontu horretan zein zen ziurtatzeko, eta, bere aldetik, laguntza ekonomiko eta politikoaren konpromiso formal bat lortzeko.

Aita santuak, azken hau, inongo eragozpen eta mugarik gabe eskaini zuen, baina ekonomiko zuhurkeriaz, ez gastuen erdia, hasieran nahi izan zen bezala, ezta milioi bat dukat ere, azkenean eskatzen zitzaion bezala, 300.000 promes egin zituen eta berme askorik gabe. Edo hala iruditu zitzaion Espainiako erregeari, ordainketa, bere hitza emanez bermatu zuenaren heriotzagatik ez egitea gertatuta ere, kardinal eskolari, unea iritsiz gero, aita santuak hartutako konpromisoa beteko zuela zin eginarazi zion.

Felipe II.ak, azkenean, 1588an ekaitz eta beste klima fenomenoen artean galdu zen Itsas Armada Garaiezina bidali zuen, aita santuak, hondamendi hau deitoratzeko denbora izan zuelarik, 1590ean hil zen arte igaro ziren bi urteetan.

Erromaren edertzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aitasantutzan Sixto V.ak, Erroman, monumentu eta eraikin mordoa eraikiarazi, amaitu edo konpondu zituen.

Horien artean, Praeseperen kaperaren eraikuntza Santa Maria Nagusian, Quirinaleko Jauregiaren amaiera, Laterango Jauregiaren berreraikuntza, San Petriren kupularen amaiera eta Septimio Severoren akueduktuaren zaharberritzea daude.

Bere meritu falten artean, Erroma klasikoko eraikuntzengatik izan zuen mespretxua dagoen arren, horietako asko, eraikuntza material bezala erabili zituelarik

Beste gertaera batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Immensa aeterni konstituzioarekin, 1588an Kardinalen Kolegioa hirurogeita hamar kardinalek osatua egotea ezarri zuen. Kongregazioen kopurua ere gehitu zuen, eta, 1589an, Vulgata argitaratzearen berrikuste bat hasi zuen, "edizioa sistinoa" bezala ezaguna dena.

San Malakiasen profeziek, aita santu honi erreferentzia egiten diote Axis in medietate signi bezala (Aizkora zeinuaren erdian), aita santu honen armarrian lehoi baten gainean aizkora bat gurutzatuta zegoenari eta lehoia Zodiakoko zeinu bat izateari erreferentzia egiten dion aipamena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sixto V.a Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Gregorio XIII.a
aita santua
1585-1590
Ondorengoa
Urbano VII.a