Inozentzio X.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Inozentzio X.a
Innocentius PP. X
Inozentzio X.a

Aurrekoa Urbano VIII.a
Ondorengoa Alexandro VII.a
Jaiotzezko izena Giovanni Battista Pamphili

Jaiotza 1574ko maiatzaren 6a
Erroma
Heriotza 1655eko urtarrilaren 7a
Vatikano Hiria
Erlijioa Eliza Katoliko Erromatarra

Inozentzio X.a[1] (latinez Innocentius PP. X), jaiotzez Giovanni Battista Pamphili, (Erroma, 1574ko maiatzaren 6a - Erroma, 1655eko urtarrilaren 7a) Eliza Katolikoko 236. aita santua izan zen 1644 eta 1655 bitartean.

Jatorria eta prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giovanni Battista Pamphili izenarekin jaioa, Umbria eskualdeko Gubbio herrian jatorria zuen familia ospetsu batean, jurisprudentzia ikasi zuen Erromatar Kolegioan.

Eliz karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Graduatu ondoren, 1604an La Rota Auzitegiko abokatu konsistorial eta auditore izendatua izan zen. 1621ean, Gregorio XV.a aita santuak Napoliko nuntzio izendatu zuen, 1625ean une horretan aita santua zen Urbano VIII.ak Espainiara eta Frantziara, datario bezala, Francesco Barberinirekin batera, nor, aita santuaren iloba izatearen aldetik nuntzio izendatua izan zena, bidali zuen arte okupatu zuen kargua.

Aitasantutza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aukeraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urbano VIII.a hil ondoren, honen ondorengoa aukeratuko zuen konklabea 1644ko abuztuak 9an bildu zen, baina, eztabaidan hilabete baino gehiago eman ondoren, hautagai bakar batek ere ez zituen lortzen aita santu izendatua izateko behar ziren beharrezko boto guztiak, Gil de Albornozek zuzendutako espainiar alderdia eta Jules Mazarin kardinalak zuzendutako alderdi frantsesaren arteko gatazkaren ondorioz.

Irailaren 15ean, Mazarino ez zegoela probestuz, akordio bat lortu zen Giovanni Battista Pamphili aita santu izendatzeko, Espainiari zion leialtasuna gora-behera, Urbano VIII.aren oinordeko izateko behar ziren boto guztiak lortu zituena.

Harremana Espainia eta Portugalekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inozentzio X.a aita santu aukeratua izan baino lau urte lehenago, 1640an, Espainiak, Italian, eta, beraz, Aita Santuen Lurraldean eragin handia izaten jarraitzen zuen nazio boteretsu bat izaten jarraitzen zuena, Portugalek bere independentzia lortu izana eta Joan IV.a errege bezala aukeratu izana ikusi zuen.

Espainiario zion leialtasunak Inozentzio X.a, bere aurrekoa izan zen Urbano VIII.a bezala, Portugalen independentzia eta Joan IV.a errege legitimo bezala onartzeari uko egitera eraman zuen, Portugalentzako izendatutako gotzainak onartzeko eskubidea ere ukatuz, aita santua hiltzean Portugalen soilik gotzain bat egotea eragin zuena.

Westfaliako bakea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inozentzio X.ak Westfaliako bakearen hitzarmena salatu zuen, 1648an bere partehartzerik gabe sinatu zuena, Hogeita Hamar Urteko Gerrari amaiera eman ziona, eta nondik Europa berri bat sortuko zen. Horretarako Zelo domus Dei bulda igorri zuen, non, bere ustez, elizaren esanei aurka egiten zieten eta fedea txikitzen zuten klausula guztiak baliogabetzen zituen.

Alabaina, bake hitzarmenari erakutsi zion oposizioak ez zuen inongo ondoriorik izan, aita santuaren iritziak nazioarteko ordenamendua eta nazioen lurralde eremuaren arloei dagokienez, aurreko garaietan izan zuen eragina izateari utzi baitzion.

Harremana Frantziarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berehala bere koroatzearen ondoren, Inozentzio X.ak Barberinitarren aurkako ekintza legalak hasi zituen, aitasantutzan bere aurrekoaren senideak zirenak, Elizaren ondasunak eurenganatu izana egotziz.

Aita santuaren ekintza honek Francesco eta Antonio Marcelo Barberini kardinalek Frantziara ihes egin izana eragin zuen, non Jules Mazarinengan babesle boteretsu bat izan zuten. Barberinitarren ihesaldiak aita santuari, haien ondasun eta jabetzak bereganatzea erraztu zion, baita, 1649ko otsailak 15ean ere, bulda baten argitalpena ere, non aita santuaren baimenik gabe Aita Santuen Lurraldeak sei hilabete baino gehiagoz uzten zuten kardinalek euren eliz onurak eta kardenaltza bera ere galduko zutela adierazten zen.

Mazarinek kasuan frantziar legebiltzarrari partearazi zion, aita santuaren erabakiak baliogabetzat adierazi zituenak. Aita Santuak bere asmoei tinko eutsi zienez, frantziar prelatu guztiahaldunak Aita Santuen Lurraldeen aurkako gerra baterako prestakuntza hasi zuen. Nahikoa izan zen Erromaren ate parean armada atzerritar bat irudikatzeak izututako Inozentzio X.ak bere joera alda zezan, eta handik gutxira Barberinitarrak berrabiltzeko.

Beste ekintza batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere erabaki doktrinalik garrantzitsuena jansenismoaren salaketa izan zen 1653ko martxoaren 31n Cum ocassione buldaren argitalpenaren bidez.

1649ko maiatzak 4an, Appropinquat dilectissima filii buldaren bidez XIV. Jubileua deitu zuen, hala Erromara 700.000 erromes iritsi zirelarik, eta hiriaren edertzea suposatu zuena Berniniren Santa Teresaren estasia edo Alessandro Asgardik eginiko aita santuaren beraren estatua bezalako lanekin.

Bere bizitzako azken egunak bere bi neskarik gogokoenak ziren bere iloba, Rossanoko printzesa, eta bere arreba Olimpia Maldachiniren gehiegikeriek itzali zituzten, azken honekin intzestua egin zuelarik. Gerra eta sarraskiak ere egin zituen, eta hil zenean inork ez zuen bere hileta elizkizunak ordaindu izan nahi, eta, ondorioz, bere gorpua hiru egunez jauregian botata egon zen.

Aita Santu honen erretratu bat kontserbatzen da, Diego Velázquezek egina. Bukatua ikustean aita santuak honako hau esan zuela diote: Troppo vero! (Benetakoegia!) zen bezala erakusten baitzuen, inongo edertzerik gabe. Erretratu hori Sir Joshua Reynolds margolari ingelesak Erroman zegoen hoberentzat hartu zuen. Oraindik bere ondorengoak diren Doriatarren eskuetan dago, Palazzo Doria-Pamphili jauregian.

Hil baino egun batzuk lehenago, 1654ko abenduak 24an, Kristina Suediakoa katolizismora bihurtzea baimendu zuen.

San Malakiasen profeziek aita santu honi Jucunditas crucis (Gurutzearen gorespena) bezala erreferentzia egiten diote, dirudienez, Gurutze Santuaren Gorespenaren ondorengo egunean aukeratua izanari erreferentzia egiten dion aipamena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inozentzio X.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Urbano VIII.a
Aita Santua
1644-1655
Ondorengoa
Alexandro VII.a