Gordon Matta-Clark

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gordon Matta-Clark (New York, 1943 ekainaren 22a - 1978 abuztuaren 27a), artista eta arkitekto estatubatuarra. Gazte hil bazen ere, 60 eta 70.eko hamarkada tarteko epean burutu zuen lanak garrantzi eta influentzia handia hartu zuen ondorengo belaunaldiengan. Besteak beste, Matta-Clark famatu bihurtu zen hainbat eraikinetan egindako mozketengatik. Mozketa hauek eraikina erdibitzeraino heltzen ziren, barneko elementu konstruktibo oro agerian utziz. Ekintza hauek, eskultura, arkitektura eta happening-aren mugetan mugitzen ziren, eta behin baino gehiagotan artistak legearekin arazoak izan zituen bere jardueren erruz. Matta-Clarkek anarkitektura bezala izendatu zuen teoria artistiko baten sortzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1943. urtean Gordon Roberto Echaurren eta John Sebastian Matta jaio ziren. Gurasoak, Roberto Matta eta Anne Clark, artistak biak, bikiak jaio eta hilabete batzuen buruan dibortziatu ziren. Hurrengo urtean, 1944an, amarekin baterea Chile bisitatu zuen aitaren aitite-amamarekin egoteko. Handik eta urte betera New York-era bueltatuko ziren. 1949an Parisen bilatu zuten tuberkulosiak jotako Gordon nerabearentzat sendabidea. Urte bete egon ziren bertan. 1951an Anne Clark Hollis Alpertekin ezkonduko da.

1963.en urtean Cornell Unibertsitateko arkitektura eskolan (Ithaca, New York), sartuko da Matta-Clark, 20 urterekin. Bost urte geroago bere ikasketak amaitu zituen. Aipatu beharra dago Cornell eskolako arkitektura programaren arduraduna Colin Rowe arkitektura aditua zela, eta Matta-Clarken geroagoko ekimenak Rowe-k zuen modernitatearen influentziaren teoriekin kutsatu egin zirela. Bere arkitektura ikasketak hasi eta urte betera, Pariseko Sorbona unibertsitate famatuan urte bateko Frantziar Literatura ikasketak burutu zituen. Arkitektura ikasketak bukatu zituen urte berean, Parisen eman ziren 1968ko ikasle istiluen lekuko gertatu zen Matta-Clark.

Urte bat geroago, 1969ean, New York-era aldatu zen. Bertan bere ekimen artistikoentzako habia aurkitu zuen, bereziki SoHoko auzoan. Garai horietan, artista askok auzoa merkea eta erakargarria aurkitu zuten, eta Matta-Clarkek bezala, musikari, argazkilari, poeta eta margolariz osaturiko komunitate oparo batek askatasunez beteriko espazio bat topatu zuen.

1973an Italia eta Frantziatik bere obrak zabaldu zituen, Genova eta Milano hirietaran obrak planteatuz. Hurrengo urtean "Anarkitektura" deituriko erakusketa prestatu zuen Greene kaleko 112. zenbakiko galerian. 1976. urtean bere anaia Sebastian hil zen. Urte berean, bere emazte bihurtuko zuen Jane Crawford ezagutu zuen.

1978. urtean hil zen, minbiziak jota, Estatu Batuak eta Europatik zenbait bidaien ostean. Zorigaiztoko urte horren maiatzean Jane Crawfordekin ezkonduko zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]