Gráinne Ní Mháille

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gráinne Ní Mháille
Gráinne Ní Mháille
Gráinne Ní Mháille eta Elisabet I.a Ingalaterrakoaren arteko topaketa.
Datu pertsonalak
Izen osoa Gráinne Ní Mháille
Ezizena Connachteko erregina
Jaio 1530
Connacht (Irlanda)
Hil 1603
Ziurrenik Rockfleet gaztelua (Irlanda)

Gráinne Ní Mháille, Gráinne Umhall edo Gráinne Mhaol (1530, Connacht - 1603, ziurrenik Rockfleet gaztelua, Mayoko konderria) Umaill erresumako erregina eta bai eta Ó Máille irlandar klanaren buruzagi bat izan zen. Bere garaian Connachteko erregina ezizenez ere ezaguna izan zen. Bere gotorlekua Clare uhartean zuen.

Ingelesera bere izena modu ugaritara itzuli izan da: Grace O'Malley, Grany O'Maly, Grany Imallye, Granny Nye Male, Grany O'Mayle, Granie ny Maille, Granny ni Maille, Grany O'Mally, Grayn Ny Mayle, Grane ne Male, Grainy O'Maly edota Granee O'Maillie

XVI. mendeko irlandar folkloreko pertsonaia garrantzitsua da, bai eta irlandar nazionalismokoa ere. Patrick Pearse irlandar nazionalistak emakume honen omenez antzinako Oró Sé do Bheatha 'Bhaile jabokitar abestiaren hitzak berridatzi zituen.