Hizkuntza goidelikoak
| Hizkuntza goidelikoak Teangacha Gaelacha (irlanderaz) Cànanan Goidealach (Eskoziako gaeleraz) Çhengaghyn Gaelgagh (manxeraz) |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Irlanda, Eskozia eta Manx Uhartea | |
| Hiztunak: | Irlanderak 380.000 Eskoziako gaelerak 58.652 Manxerak 1.689 (hila, gaur egun berpizteko saiakera dago) |
|
| Rankina: | Ez 100 mintzatuenen artean | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Zelta Uharteetakoa Hizkuntza goidelikoak |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ez du | |
| ISO 639-2: | gehitzeko | |
| ISO 639-3: | —
|
|
|
Gorriz: Britoiar hizkuntzen eremua. Berdez: Gaelera hizkuntzen eremua. Urdinez: Piktoen eremua. |
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Hizkuntza goidelikoak,[1] gaelera hizkuntzak edo hizkuntza gaelikoak zelta hizkuntzen artetik uharteetakoak diren hizkuntzen adar bat dira. Gaeleraren azpitaldea (zelta Q taldea) irlanderak, Eskoziako gaelerak eta manxerak osatzen dute. Beste zelta hizkuntza batzuk —esaterako, galesera, kornubiera eta bretainiera— ez daude talde goidelikoaren barnean; aitzitik, britoi hizkuntzen taldea (zelta P taldea) osatzen dute.
Gaelera izendapenarekin, zelta hizkuntzei deritze, maiz; bereziki, egoera informaletan edota teknikoak ez direnetan. Hala ere, erabilera hori okerra da, izendapen horrek irlandera, Eskoziako gaelera eta manxera barne hartzen baititu, baina ez beste zelta hizkuntzarik.
Gaelera hizkuntzak (baita ere "gaelikoak" deituak) Irlandako hegoaldetik hasi, Manx Uhartean jarraitu eta Eskoziako iparralderaino mintzatu izan diren hizkuntzen familia da. Shelta hizkuntza ere gehitu izan zaio, Irlandako Pavee edo Travellers deritzaien herrialdeak hitzegin ohi izan duen hizkuntza, haue irlandera eta ingelesaren arteko nahasketa bat da, sintaxi edo joskera oinarrizkoa ingelesa delarik.
Hizkuntz talde honen mota garaikide bat "gaelera klasikoa" da, honek Irlandan XII. menderarte eta Eskozian XVIII. menderarte litaraturan erabilpena izan zuen. Bi aldaera hauen arteko ortografia ezberdintasunak orain dela gutxi burututako berrikuntzetan oinarritzen dira, ondorio gisa kokapen anitzetako estandarizazio edo batasun konplexuak sortu direlarik.
Manxeran erabilitako ortografia ingelesa eta galeseran oinarritua dago, eta 1610 John Phillips gotzain galestarrak sarrarazi zuen.
Eduki-taula |
Sailkapena [aldatu]
Gaelerar hizkuntzen azpitalde hau uharteetako zelta hizkuntzen taldean kokatzen da. Azken adar horren beste azpitaldea Britoi hizkuntzak dira, hauen barnean galesera, kornubiera eta bretainiera daude. Biak ere uharteetako zelta hizkuntzen artean, nagusiki Britainiar uharteetan mintzo baitira eta antzeko hainbat ezaugarri elkarbanatzen baitituzte, adibide gisa, zenbait aditz moldeen erabilpena, esaldiaren ordena (Aditza, Subjektu, Objektu edota Predikatua), etab.
Gainera, gaeleraren adarra Q zelta-adarrean ere sailkatua da, hizkuntza aurrezeltaren jatorrizko *kw ahotsa adar honetan mantendu egin baita (P zelta-adarrean ez bezala, honetan *kw soinua berehala p hizkian bilakatu zen).
Haatik, bi azpitalde hauen arteko ezberdintasunak era badaude, horregatik eta ikerketak aurrera doazen heinean sailkapen hau oraindik ez da behin-behinekoa. Adibidez, gaelerazko taldean *an, am soinuak é hizkian bihurtu dira, bokal ez sudurkaritua eta soinu frikari baten aurrean aurkitzean luzapena jasaten duena. Adibidez, antzinako irlanderan éc ("heriotza"), écath ("amu"), dét ("hortz"), cét ("ehun") hitzak galeserazko esanahi berdineko angau ("heriotza"), angad ("amu"), dant ("hortz") eta cant ("ehun") hitzekin parekatzean hau garbi ikus daiteke.
P zelta eta Q zelta adarrak [aldatu]
| Proto-Celta | Galiera | Galesera | Bretainiera | Irlandera | Eskoziako gaelera | Manxera | Euskarazko esanahia |
| *kwennos | pennos | pen | penn | ceann | ceann | kione | "buru" |
| *kwetwar- | petuarios | pedwar | pevar | ceathair | ceithir | kiare | "lau" |
| *kwenkwe | pinpetos | pump | pemp | cúig | còig | queig | "bost" |
| *kweis | pis | pwy | piv | cé (antzinean cia) | cò/cia | quoi | "Zein/Nor" |
Parekatzea [aldatu]
Zenbakiak [aldatu]
| # | Irlandera | Eskoziako gaelera | Manxera | Euskara |
|---|---|---|---|---|
| 1 | aon | aon | un, nane | bat |
| 2 | dó, dhá | dà, dhà | daa | bi |
| 3 | trí | trì | tree | hiru |
| 4 | ceathair | ceithir | kiare | lau |
| 5 | cúig | còig | queig | bost |
| 6 | sé | sia | shey | sei |
| 7 | seacht | seachd | shiaght | zazpi |
| 8 | ocht | ochd | hoght | zortzi |
| 9 | naoi | naoi | nuy | bederatzi |
| 10 | deich | deich | jeih | hamar |
| 11 | aon déag | aon deug | nane jeig | hamaika |
| 12 | dó dhéag | dà dheug | daa yeig | hamabi |
Ohiko esaldiak [aldatu]
| Irlandera | Eskoziako gaelera | Manxera | Euskara |
|---|---|---|---|
| Fáilte | Fàilte | Failt | Ongietorri |
| Conas atá tú? /Cad é mar atá tú? | Ciamar a tha thu? | Kys t'ou? | Nola zaude? / Zer moduz? |
| Cad é an t-ainm atá ort? | Dè an t-ainm a tha ort? | Cre'n ennym t'ort? | Zein da zure izena? |
| Is mise... | Is mise... | Mish... | Ni... naiz |
| Lá maith | Latha math | Laa mie | Egun ona |
| Maidin mhaith | Madainn mhath | Moghrey mie | Egunon |
| Trathnóna maith | Feasgar math | Fastyr mie | Arratsaldeon |
| Oíche mhaith | Oidhche mhath | Oie vie | Gabon |
| Go raibh maith agat | Tapadh leat | Gura mie ayd | Eskerrik asko |
| Slán leat | Slàn leat | Slane lhiat | Agur |
| Sláinte | Slàinte | Slaynt | "Osasuna" (edateko garaian euskaraz "topa" erabiltzen den bezala) |
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Euskaraz) Amarauna - Unesco Etxea, http://www.amarauna-languages.com/orokorra/mapa_ikusi2.php?hizk=eu&familia=11. Noiz kontsultatua: 2010-03-10
|
||||||||||||||||||||