Gustav Holst
Wikipedia(e)tik
Gustav Holst, jaiotza-izenaz Gustavus Theodore von Holst (Cheltenham, Ingalaterra, 1874 - Londres, Ingalaterra, 1934), ingeles musikagilea izan zen.
Biografia [aldatu]
Errege Kontserbatorioko irakaslea izan zen. Hasieran Wagnerren eragina jaso zuen, eta geroago Stravinskirena. Gehienbat lan sinfonikoz osaturiko obra du, eta ekialdeko moldeak zein Ingalaterrako antzinako musikako erritmo irregularrak erabili zituen. Kontrapuntuzko estiloa eta izaera politonala dira Holsten musikaren ezaugarri nabarienak.
Obra ezagunenetako batzuk: Rig Veda, koro eta orkestrarako (1903); Planets, orkestrarako suitea (1916); The Hymn of Jesus (1917).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.