Bangor (Gales)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Galesko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bangor».

Bangor

—  Hiria  —
Bangorreko katedrala Bangor menditik ikusita.
Bangorreko katedrala Bangor menditik ikusita.
Izen ofiziala Bangor
Estatua
Herrialdea
Konderria
 Erresuma Batua
 Gales
Gwynedd
Koordenatuak 53°13.71′0″N 4°07.52′0″W / 53.22850°N 4.12533°W / 53.22850; -4.12533Koordenatuak: 53°13.71′0″N 4°07.52′0″W / 53.22850°N 4.12533°W / 53.22850; -4.12533
Bangor non dagoen adierazten duen WAL-ko/-go/-eko mapa
Bangor
Biztanleria 21.725 bizt. (2008)

Bangor Galesko ipar-mendebaldean dagoen kostaldeko udalerria da, Gwynedd-eko lurraldean kokatutakoa.

13.725 biztanle zituen 2001ean, horietatik 8.000 inguru unibersitate-ikasleak zirela. Anglesey uhartearen pare-parean dago, bertako kaitik uhartea aurrez-aurre ikus daitekelarik. Uharte horretara igarotzeko Menai Zubi Esekia udalerriaren hegoaldean kokatzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bangor hiriako ikuspegi orokorra.

Hiri honen jatorria VI. mendean Deiniol santu zeltak eraikitako monasterioarekin loturik daude. Bangor hitza galeseraz hesi edo itxitura mota bat izendatzeko erabiltzen zen hitzetik eratorria da, itxitura hau monasterioa inguratzen zuenaren antzekoa litzateke. Monasterio hau zegoen leku hartan bertantxe gaur egungo katedrala kokatzen da, nahiz eta gaur egungo eraikin hau duela mende batzuk geroagokoa izan eta mendeetan zehar hainbat eraberritze izan dituen. Bagorreko apezpiku-barrutia Britainia Handiko zaharrenetakoa da. Udalerri honetan High Street (Kale Nagusia) delakoa dago, Gales guztiko luzeena dena. Ysgol Friars edota Fraideen Eskola, 1557an sortua izan zen.

Bizimodu lasai baten ondoren, 1718an Bangor eta Porthaethwy udalerrietatik igarotzen zen London-Dublin posta zerbitzu ibilbidearen ondorioz hazkunde garrantzitsua jasan zuen. Richard Pennant enpresak Penrhyn badiako mehatza aldameneko Bethesda udalerrira ireki eta bertan ateratzen zen arbela itsasoratzeko asmoz Bangorrera zihoan trenbidea ireki zuen, azken gertakari honek hiriak behar zuen behin betiko bultzada eskeini ziolarik. XIX. mendearen erdialdera jada Bangor Ipar Galesko hiririk garrantzitsuena bilakatu zen.

Hiria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria gotzaitegi eta Bangorreko Unibertsitatearen egoitza da. 13 Elizbarruti honetako egoitza nagusia bertan dago eta horretaz gain unibertsitate hiri ere bada. 2008ko erroldaren arabera 21.725 biztanle zituen.

Bangor hiriaren erdiguneko denden kalea.

Bangor hiria hegoaldetik Bangor mendiarekin mugatzen du, nahiz eta hasiera batean udalak babes ofizialeko auzo gisa eraiki eta Porth Penrhyn eremutik hurbil dagoen Maesgeirchen auzoa mendi honen ekialdean kokatuta egon. Bangor mendiak High Street, Glan Adda eta Hirael kaleei sarritan eguzki izpirik gabe uzten ditu, honela bada, azarotik martxora doan denboraldian zehar kale hauek etengabe itzalpean egon ohi dira. Udalerri honen lursailetatik bi ibai iragaten dira: Adda, kanalizatua, lur azpitik doa eta azkenik mendebaldean dagoen Y Faenol udalerrian berragertzen da, eta Cegin ibaia, hau Porth Penrhyn badian itsasoratzen da. XIX. mendean Porth Penrhyn badia portu garrantzitsua izan zen, bertan Penrhyn mehatzean ateratzen zen arbela ontzietan itsasoratzen baitzen, hau gara haietako mineral honen porturik handiena zen.

Y Garth edo kaia.

Bangorrek 472 metroko luzera duen kai edo moila bat du, luzeeraz Galesko bigarren luzeena eta Britainiar Uharteetako bederatzigarrena delarik. Bere izena galeseraz Y Garth da (ingelesz Garth Pier), 1974an bere egoera kaxkarra zela eta, suntsitzeko kinka larrian egon zelarik. Azkenean, bere babesaren aldeko kanpainia bati esker babestutako monumentua izendatu zedin lortu zen arte. Eraberritze lanak 1982an hasi eta 1988ra arte luzatu ziren. Bangorreko trengeltokia North Wales Coast Line konpainiaren jabegokoa da, tren linea hau Crewe udalerritik Caergybi udalerrira doa. Bangor udalerria North Wales Path ibilbidearen mendebaldeko muturrean kokatzen da, hau kostaldeko 60 milatan zehar (100 kilometro inguru) doan ibilbidea da, azkenik Prestatyn udalerrian amaitzen delarik.

Hiri hau Anglesey uhartearen aurrean kokatzen da (galeseraz Ynis Môn), bien artean Menai Strait itsasarte estua kokatzen delarik (galeseraz, Afon Menai, hots, Menai ibaia). Itsasarte hau bi zubik zeharkatzen dute: Britannia zubia eta Grog y Borth zubiak.

Galesera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko erroldan, ia biztanleen %47a galeseradunak ziren, ikasle gehienak kanpokoak zirela kontuan hartuta. Dena den, Bangorreko Unibertsitatean ikasgai batzuk galeseraz jaso daitezke.

Halaber, Eisteddfod jaialdia nazio mailan hainbat urtetan antolatu dute hirian. Azkenik, BBC Radio Cymru irrati-kateak hemen dauka haren hiru egoitzetako bat.

Kultura eta kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1894. urtetik aurrera Bangorreko Unibertsitatea bertan kokatzen da, bertan zortzi mila ikasle inguruk ikasten dutelarik. Hauetatik gehienak Galesetik kanpo etorritakoak dira.

Udalerriak 1890, 1902, 1915, 1931, 1940, 1943, 1971 eta 2005ko Galesko Eisteddfod Nazionalen egoitza izan zen, baita 1874ko ez ofizialarena ere.

Bertan kokaturik dauden irratiak ingelesezko Champion FM 103 eta unibertsitatetik emititzen den galeserazko Storm FM dira. Bangorrek bere futbol taldea ere badu: Bangor City F.C., honek Welsh Premier League edo Galesko Lehen Mailan jokatzen duelarik. Hainbat liga eta kopa irabazi ditu, eta baita Gales herrialdea europar txapelketetan ordezkatu ere.

Bangor hiriarekin Alemaniako Soest udalerria anaikidetuta dago.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bangor (Gales) Aldatu lotura Wikidatan