Harlech gaztelua (galeseraz Castell Harlech eta ingelesez Harlech Castle) Galesko ipar-mendebaldean dagoen Gwynedd konderriko Harlech udalerrian kokatuta dagoen gaztelua da. 1986an UNESCO erakundeak eskualde honetako hainbat gaztelu eta harresiekin batera Eduardo erregearen Gwyneddeko gaztelu eta harresiak izendapenaz Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Gaztelu honetan 1461 eta 1468 urteen artean jazotako gertakariak Men of Harlech abestian azaltzen dira, abesti hau Galesen ereserkia maila du eta galestar gizonezko abesbatzek sarritan abestu ohi dute.
Iruditegia [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]