Ávilako harresiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ávilako harresiak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Ávilako harresiaren irudia.

Mota Kulturala
Irizpideak iii, iv
Erreferentzia 348bis
Kokalekua  Espainia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1985 (IX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Ávilako harresiak Espainiako Gaztela eta Leon autonomia erkidegoko Ávila hirian dagoen harresi erromaniko bat da. Gaur egun hiriko alde zaharra, harresia eta harresiz kanpoko elizak Gizateriaren Ondare izendatuak daude. Espainiar Estatuaren jabetzakoak dira eta Ávilako udalak ustiatzen ditu.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2.516 metroko perimetroa, 2.500 almena, 88 dorre eta 9 ate edo atari ditu. 33 hektareatako azalera du eta ekialdetik mendebalderako norantza duen laukizuzen batean hedatua dago. Harresiek batez besteko 3 metroko lodiera eta 12 metroko garaiera dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar nekropoli baten hondakinen materiala erabiliz eraikitzen hasi zen, bai eta erromatar eta bisigodoen harresietako materialak ere. Erabilitako harria granito zuria eta grisa da, betiere jatorriaren araberakoa. Adreilua, morteroa eta karea ere erabili ziren.

Gaur egun ikus daitekeen harresia XII. mendearen bigarren erdialdean eraikitakoa da.

Ávilako harresien ikuspegi orokorra.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]