Hashim Thaçi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hashim Thaçi

Hashim Thaçi, albanieraz Hashim Thaçi edo Thaqi, serbieraz Хашим Тачи edo Hašim Tači, (Burojë/Broćna, Kosovo, 1968ko apirilaren 24a - ) Kosovoko Lehen Ministroa eta UÇK gerrillari ohia.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pristinako Unibertsitatean Filosofia eta Historia ikasi ondoren, Suitzara emigratu zen, Kosovoko diasporara.

1990eko hamarkadan Kosovoko Herri Mugimenduarentzat, ondoren Kosovoren Askapenerako Armada deituko zenarentzat, armak eta dirua biltzearen ardura izan zuen. Gjarpëri (sugea) ezizena zuen eta komandante izan zen. 1997an, Serbiako auzitegi batek 10 urteko kartzela-zigorra ezarri zion terrorista izatea leporatuta. Thaci ezkutura igaro zen orduan, eta 1998ko otsailean, Slobodan Milosevicek zuzendutako Gobernuak bilatze agindua eman zuen ustez Serbiako Poliziaren patruila bati segada antolatzeagatik.

1999ko martxoan Kosovoren Askapenerako Armadako buruzagitza politikoa bereganatu zuen.

2007ko azaroaren 17ko Kosovoko Alderdi Demokratikoarekin hauteskundeetara aurkeztu eta irabazi zituen. 2008ko urtarrilaren 9an lehen ministro kargua hartu eta 2008ko otsailaren 17an Kosovoren independentzia aldarrikatu zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hashim Thaçi Aldatu lotura Wikidatan