Albaniera
| Albaniera 'Gjuha shqipe, Shqip' |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Albania, Kosovo, Mazedonia, Montenegro, Serbia, Italia eta Grezia | |
| Eskualdea: | Europako hego-ekialdea | |
| Hiztunak: | 6 milioi | |
| Rankina: | Ez 100 mintzatuenen artean | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra, Satem | |
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | ez du | |
| Erakunde araugilea: | Arautu gabea | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | sq | |
| ISO 639-2: | alb (B) / sqi (T) | |
| ISO 639-3: | —
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Albaniera indoeuropar hizkuntza da, Europako hego-ekialdean ia 6 milioi pertsonak hitz egiten dutena.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Lehenengo idazkiak erlijio arlokoak dira, "Formula e pagëzimit" izenekoak, bataio agiri modukoak dira eta 1462an egindakoak, baina testu zaharragorik badago eztabaidan egon arren. Lehenengo liburu ezaguna mezatako "Meshari" izenburukoa da, 1555ekoa.
XVII. mendekoa da bestela lehendabiziko hiztegia (Latin-albaniera) , eta mende horretakoak dira Frang Bardhi, Andrea Bogdani eta Nilo Katalanos egileak ere.
1887ko martxoaren 7an albanierazko lehen eskola zabaldu zuten Korca hirian, eta 1908an Manastirren (Mazedonia) hizkuntza adituak batzartu ostean gaur egungo alfabetoa finkatu zuten.
Azkenik, 1970eko hamarkadan argitaratu zituzten Tiranan eta Pristinan "Drejtëshkrimi i gjuhës shqipe" eta "Fjalori drejtshkrimor i gjuhës shqipe" besteak beste, eredu estandarra finkatzeko liburuak.
Ofizialtasuna [aldatu]
Albania eta Kosovon hizkuntza osoki ofiziala da, Mazedonia eta Montenegron partzialki ofiziala den bitartean, udalerrien arabera.
Alfabetoa [aldatu]
| Hizkia: | A | B | C | Ç | D | Dh | E | Ë | F | G | Gj | H | I | J | K | L | Ll | M | N | Nj | O | P | Q | R | Rr | S | Sh | T | Th | U | V | X | Xh | Y | Z | Zh |
| Soinua: | a | b | ts | tʃ | d | ð | ɛ | ə | f | g | ɟ | h | i | j | k | l | ɫ | m | n | ɲ | o | p | c | ɾ | r | s | ʃ | t | θ | u | v | d͡z | d͡ʒ | y | z | ʒ |
Dialektoak [aldatu]
Albaniako bi dialekto nagusiak Gheg (Shkumbin ibaiaren iparraldean egindakoa) eta Tosk (ibaiaren hegoaldean) dira.
Horrez gain, Albaniatik at mintzatzen diren eta berezko izaera hartu duten albanieraren aldaerak ondoko hauek dira:
- Arbëreshera, Italiako hegoaldean.
- Arvanitika, Grezian.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Albanierazko hainbat hiztegi