Hegoaldeko Rio Grande

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hegoaldeko Rio Granderen kokapena.

Hegoaldeko Rio Grande[1] Brasilgo hegoaldean dagoen estatua da, Ozeano Atlantikoaren eta Uruguaiko eta Argentinako estatuen mugan. Bere mugak hauek dira: iparraldean, Santa Catarina estatua; mendebalean, Argentina (Misiones, Corrientes; Uruguay ibaiak eratzen du bi estatuen arteko muga); hegoaldean Uruguai; eta ekialdean, Ozeano Atlantikoa.

281.748 km2-ko azalera dauka eta 10.854.343 biztanle zituen 2005ean (38.9 biz./km2).

Porto Alegre hiriburua eta hiri nagusia da. Hiri nagusiak: Pelotas, Rio Grande, Caxias do Sul.

Orografia eta klima

Guarita hondartza Torres hirian.

Paranako goi-ordokia dago iparraldean (600-900 m gora). Geral eta itsasaldeko Mar mendiek hausten dute ordokia. Kostaldea pikatu samarra da iparraldean, Porto Alegre hiriraino. Hegoaldekoak lur behereak dira (450 m gora, gehienez), Jacui eta haren adarra den Taquari ibaien haranetan, eta itsasertzetik gertu aintzira handiak daude (Patos, Mirim)

Tenperatura 20 °C-koa da urtean batez beste, baina alde handiak dira zenbait eremutan, sasoien arabera. Euria, 1.300 mm urtean.

Historia

Porto Alegre hiriko erdigunea.

Europarrak iritsi zirenean tupi-guarani, ge eta guaycuru herriak bizi ziren lurralde hartan. XVII. mendean ekin zioten portugaldarrek kolonizazioari eta 1754. urtetik aurrera liskarretan ibili ziren portugaldar eta espainiar kolonizatzaileak lur haietaz jabetzeko asmoz. XIX. mendean, gerra zibilak izan ziren 1870 arte.

Ekonomia

Hegoaldeko Rio Grande Brasilgo nekazaritza lurralde garrantzitsuena da (garia, patata, artoa, soja, arroza, tabakoa, mahastiak). Porto Alegre da industria eskualde nagusia. Ikatz hobiak era badaude San Jeronimon, Jacui ibaiaren ertzean.

Pertsonaia ezagunak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hegoaldeko Rio Grande Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Brasil
Artikulu hau Brasilgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak