Heinrich Wölfflin
Wikipedia(e)tik
Heinrich Wölfflin (Winterthur, Suitza, 1864 - Zurich, Suitza, 1945) suitzar arte-historiala izan zen, alemanez idazten zuena.
[aldatu] Biografia
Arte-historiako irakaslea izan zen (Basilea, Berlin, Munich eta Zurichen), eta klasizismoaren eta barrokoaren arteko harremanen ikerketa sakona egin zuen. Lehenengo saioa, Berpizkundea eta barrokoa (1888), arkitekturan oinarritu zuen. Albrecht Düreren artea (1905) lanean bere ikerketak sakondu zituen, eta Artearen historiaren oinarriak (1915) lanean osatu zituen erabat.
Garrantzizko beste lan batzuk: Arte klasikoa (1899), Artearen historiari buruzko gogoetak (1941).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.