Hermann Minkowski
Wikipedia(e)tik
Lituaniar matematikaria (Alexoten, 1864 - Gotinga, 1909). Alemanian egin zituen ikasketak, eta han eman zuen bizitza osoa. Albert Einsteinen irakasle izan zen. 1882an, Smith britainiarrarekin batera, Parisko Zientzien Akademiaren saria lortu zuen, forma koadratikoen teoriari esker. Erlatibitatearen teoriaren oinarriak ezarri eta zenbakien geometria sortu zuen; Geometrie der Zahlen lanean agertu zuen zenbakien geometria.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.