Hillary Clinton

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula

Hillary Diane Rodham Clinton (Chicago, Illinois, AEB, 1947ko urriaren 26a - ) Ameriketako Estatu Batuetako senataria eta Lehen Dama ohia da, bere senarra Bill Clinton presidente ohia baita. Garai horretan jarrera politiko handia hartu zuen, batez ere Osasunaren inguruan.

Hillary Rodham Clintonek zuzenbide ikasketak egin zituen Yaleko unibertsitatean. 1974an, Arkansasera joan zen eta zuzenbide irakasle izan zen estatuko unibertsitatean. 1975ean, gerora Estatu Batuetako lehendakari izango zen Bill Clintonekin ezkondu zen. 1977an, legelari langela ireki zuen eta 1992 arte jardun zuen bertan, patenteen eta jabetza intelektualaren eskubideen urraketan espezializatua. Estatu Batuetako eragin handieneko legelarietako bat izan zen urte haietan. 1992an, Estatu Batuetako lehendakari karguaren zina egin ondoren, Bill Clintonek osasunaren erreforma bideratzeko batzorde berezi baten ardura eman zion, baina batzordea bertan behera gelditu zen 1994an, helbururik bete gabe. 1997an, Haurtzaroaren gaineko Legea eta Osasun Aseguruaren Programa ezartzen lagundu zuen. 2000an, New Yorkeko senatari hautatu zuten. 2003an, Estatu Batuetako lehen dama eta senatari gisa izandako bizitzari buruzko autobiografia argitaratu zuen: Living History.

2007an Presidentegai aurkezten zela adierazi zuen eta 2008ko urtarrila eta otsailan primariak izan zituen Alderdi Demokrataren barruan. Bere aurkari nagusia Barack Obama izan zen. Bere aukeratua izatekotan lehenengo aldiz emakume bat litzateke historian AEBtako presidentegai, baina 2008ko ekainaren 5ean aurrera jarraituko ez zuela esan eta Obamaren alde egin zuen. Azkenean, Alderdi Demokratako beste hautagaiak, Barack Obamak, irabazi zuen lehia. 2008ko abenduan, Estatu Batuetako 44. lehendakari hautatu berriak, Barack Obamak, gobernuko estatu idazkari izendatu zuen Clinton.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hillary Clinton


Erreferentziak