Hiram Bingham
Wikipedia(e)tik
Hiram Bingham Estatu Batuetako esploratzaile eta arkeologoa izan zen (Honolulu, 1875 - Washington, 1950). Yalen egin zituen ikasketak, eta bertako katedradun izatera iritsi zen. 1906an Hego Amerikarako bidaldia egin zuen. 1911n, Yaleko Unibertsitateak antolatu zuen bidaldi batean Machu Picchuko aztarrenak aurkitu zituen. Espainolek Buenos Aires eta Lima bitartean salerosketarako zuten bideari buruzko ikerketak ere egin zituen. Gobernadore izendatu zuten Connecticuten. Bere ikerketei buruzko lan nagusiak: Across South-America, Vitcos, the Lost Inca Capital, The Story of Machu Picchu and its Builders (bere lan nagusien bilduma), eta abar.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.