Hormizdaghango gudua

Koordenatuak: 32°03′N 48°51′E / 32.05°N 48.85°E / 32.05; 48.85
Wikipedia, Entziklopedia askea
Hormizdaghango gudua
Artabanen atxiloketa
Data224ko apirilaren 24a
LekuaMediako leku ezezagun batean, agian Ramhormoz
Koordenatuak32°03′N 48°51′E / 32.05°N 48.85°E / 32.05; 48.85
EmaitzaSasandar garaipen erabakigarria
Gudulariak
Sasandarrak Arsazidarrak
Buruzagiak
Ardaxir I.a erregea
Xapur printzea
Artaban IV.a xahanxaha  
Dad-windad jenerala  
Indarra
c. 10.000 zaldun (est.)[1] Ezezagunak (baina handiagoa)[1]

Hormizdaghango gudua (Hormozdgan eta Hormozgan ere idatzia), arsazidar eta sasandar dinastien arteko borroka erabakigarria izan zen, 224ko apirilak 28an gertatu zena. Sasandarren garaipenak partiar dinastiaren boterea amaitu zuen, Persian partiar agintearen ia bost mendeei amaiera emanez eta sasandar aroari hasiera ofiziala ezarriz.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

208. urte inguruan, Vologeso VI.a bere aita Vologeso V.aren oinordekoa izan zen Arsazidar Inperioko xahanxah bezala. Errege bakar bezala gobernatu zuen 208tik 213ra, baina, ondoren, Artaban IV.a bere anaiarekin borroka dinastiko bat hasi zuen.[2] Honek, 216rako, inperio gehiena kontrolatzen zuen eta Erromatar Inperioak agintari goren bezala onartu zuen.[2] Artaban IV.ak berehala egin zion aurre Karakala erromatar enperadoreari eta 217an Nisibisen erromatar indarrak gelditzea lortu zuen.[3] Hurrengo urtean bi inperioen artean bakea adostu zuten, arsazidarrek Mesopotamia gehiena mantenduz.[3] Hala ere, Artaban IV.ak bere anaia Vologeso VI.ari aurre egin behar izan zion, honek txanponak egiten eta desafiatzen jarraitu zuelarik.[3] Sasandar familiak, bitartean, berehala hartu zuen protagonismoa bere jaioterriko Parsen, eta Ardaxir printzearen agintepean, inguruko eskualdeak eta urrutiagoko lurraldeak konkistatzen hasi zen, hala nola Kirman.[2][4] Hasieran, Ardaxirren jarduerak ez zuen Artabano izutu, harik eta geroago, arsaziar erregeak aurre egitea erabaki zuen arte.[2]

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dugu gudu-zelaia ezagutzen. Nihayat al-arab arabiar kronikak, gudua bʾdrjʾan edo bʾdjʾn gertatu zela dio, Widengrenek Jurbadhijan (Golpayegan) bezala itzuli zuena.[1] Hau oso gertagaitza da, Ardaxir I.a guduaren aurretik Kaskar hiri inguruan zebilelako.[1] Bal'amiren amaitu gabeko lan baten arabera, gudua Khosh-Hormozen gertatu zen, Arrajan eta Ahwazen ondoan dagoen Ramhormoz hiri nabarmenaren beste izen bat dena.[1] Horrek esan nahi du Ramhormoz agian beste hitz bat zela Hormozdganentzat, eta, gainera, zergatik geografo islamiarrek ez duten bigarrena aipatzen argitzen du, lehenengoaren berri zehatza ematen den bitartean.[1] Ramhormoz hiriak gaur egun ere irauten du, eta Ahvazetik 65 kilometro ekialdera dago, "lautada zabal batean, Zagros mendilerroko Bengestan mendiaren ipar-ekialdeko adarra osatzen duten muinoen oinean".[1] Shahbaziren arabera, "inguruko lautada oso egokia da zalditeriarako".[1]

Al-Tabariren arabera, zeinaren lana seguraski sasandar iturrietan oinarritzen zen,[5] Ardaxir I.ak eta Artaban IV.ak Hormozdganen Mihr (apirila) hilaren amaieran biltzea adostu zuten.[6] Hala eta guztiz ere, Ardaxir I.a behar baino lehenago joan zen lautadan leku abantailatsu bat hartzera.[6] Han lubaki bat egin zuen bere burua eta bere indarrak defendatzeko. Iturburu bat ere hartu zuen.[6] Ardaxir I.aren tropek 10.000 zaldizko zituzten, eta haietako batzuek kate malguko armadura zeramaten, erromatarrenaren antzekoa.[1] Artaban IV.ak soldadu gehiago zuzentzen zituen, baina ez zeuden hain prest, xafla-armadura desegokiak zeramatzatelako.[1] Ardaxirren seme eta oinordekoak, Xapurrek, sasandar harkaitzen erliebeetan erretratatu zuten bezala, guduan rtr parte hartu zuen.[7] Gudua 224ko apirilaren 28an izan zen, Artaban IV.a garaitua eta hila izan zelarik, arsazidar aroaren amaiera eta sasandar inperioaren 427 urteen hasiera suposatuz.[1]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ardashir I.ak, Dad-windad arsazidarren hildako erregearen jeneral nagusia, exekutatu ondoren,[8] xahanxah (euskaraz: «erregeen erregea») titulua hartu zuen, eta iranxahr (Ērānshahr) izena izango zuen eremu bat konkistatzeari ekin zion.[9] Bere garaipena ospatutzeko Ardaxir-Khwarrah (gaur egungo Firuzabad) sasandar errege-hirian, bere jaioterrian, Parsen, bi erliebe zizelkatu zituen.[10][11] Lehenak hiru borrokaldi pertsonal irudikatzen ditu: ezkerretik, persiar aristokrata batek partiar soldadu bat harrapatzen du; Xapur, Dad-windad partiar ministroa lantzaz jotzen; eta Ardaxir Artaban kargutik kentzen.[11][1] Bigarrenak, borrokaren ondorioak erretratatzeko pentsatua, Ardaxir garailea erakusten du, Ahura Mazda jainko goren suzko santutegi zoroastrista baten gainean, Xapur eta beste bi printze atzetik begira dauden bitartean.[11][10]

228tik gutxira Ardaxir I.aren tropek Vologeso VI.a Mesopotamiatik kanporatu zuten.[12][2] Partiar noble-familia nagusiek (Irango Zazpi Etxe Handiak izenekoak) Iranen jarraitzen zuten boterean, sasandarrak nagusi berri zirelarik.[10][5] Sasandar armada goiztiarra (spah) partiarraren berdina zen.[13] Izan ere, sasandar zalditeria gehiena garai batean arsazidarrei zerbitzatu zieten partiar nobleek osatzen zuten.[13] Horrek sasandarrek beste partiar etxe batzuen laguntzari esker eraiki zutela beren inperioa erakusten du, izan ere, "persiarren eta partoen inperioa" deitu zioten.[14] Hala ere, Arsazidar Inperioaren oroitzapenak ez ziren inoiz erabat desagertu: VI. mendearen amaieran Bahram Chobin eta Vistahm partiar dinastiek inperioa berrezartzeko ahaleginak, azkenean arrakastarik izan ez zutenak, egin zituzten.[15][16]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i j k l Shahbazi 2004, 469–470 orr. .
  2. a b c d e Schippmann 1986a, 647–650 orr. .
  3. a b c Daryaee 2014, 3 orr. .
  4. Schippmann 1986b, 525–536 orr. .
  5. a b Wiesehöfer 1986, 371–376 orr. .
  6. a b c Al-Tabari 1985–2007, v. 5: p. 13.
  7. Shahbazi 2002.
  8. Rajabzadeh 1993, 534–539 orr. .
  9. Daryaee 2014, 2–3 orr. .
  10. a b c Shahbazi 2005.
  11. a b c McDonough 2013, 601 orr. .
  12. Chaumont & Schippmann 1988, 574–580 orr. .
  13. a b McDonough 2013, 603 orr. .
  14. Olbrycht 2016, 32 orr. .
  15. Shahbazi 1988, 514–522 orr. .
  16. Shahbazi 1989, 180–182 orr. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]