Hot dog

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ziapedun hot doga.

Hot dog (euskaraz txakur beroa) Ameriketako Estatu Batuetan egosita eta ogitarteko batean sartuta jan ohi den hestebetea da. Sarritan ziapea, ketchupa, tipula edo maionesa gehitu ohi zaizkio.

XX. mendearen hasieratik mundu osoan zehar eta oso bereziki AEBetan hedatu den jakia da, herrialde honetan edozein kale izkinetan topatu ahal litekeelarik. Usadioz, estatubatuar kultura herrikoia eta kale saltzaileekin ohi den estatubatuar jakia herrikoia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria Europako erdialdeko herrialdeetan omen du. Dirudienez, alemaniar emigranteek AEBetara heurekin eraman eta berehala kale jakia bilakatu zen. XIX. mendearen lehenbiziko hamarkadan europar harakinei esker asko hedatu zen. Dirudienez, 1867an New York hiriko Coney Island eremuan kalez-kale gurditxo batekin hot dogak saltzen hasi zen lehenbiziko saltzailea Charles Feltman alemaniar harakina izan zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hot dog Aldatu lotura Wikidatan