Igor Arenaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igor Arenaza
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIgor Arenaza Txintxurreta
JaiotzaAretxabaleta1974ko otsailaren 11 (50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bilbao Athletic1992 / 1994334
Eibar KE1994 / 199915415
Club Deportivo Logroñés1999 / 20003810
Eibar KE2000 / 2001333
Motril CF2001 / 2002355
Barakaldo CF2003 / 2003211
Mérida UD2004 / 2004151
Sangonera Atlético CF2004 / 2004
Aretxabaleta Kirol Elkartea2004 / 2006
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera1,82 metro

Igor Arenaza Txintxurreta (Aretxabaleta, 1974ko otsailaren 11-) futbolari gipuzkoarra da. Aurrelari postuan jokatzen zuen. Gaur egun Athleticen organigraman sartuta dago.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Almeneko taldean hasi zen jokatzen eta ondoren gazte mailan Aretxabaleta Kirol Elkartean (UDA) jokatu zuen. Denboraldi bikaina egin zuen eta Errealaren Gazte mailako txapelketan Gipuzkoako selekzioarekin jokatzeko aukera izan zuen. Aretxabaletako taldeak Athleticekin ituna sinatua zuenez talde bilbotarrak 1992an fitxatu zuen. Bilbao Athleticen aritu zen bi denboraldiz Bigarren mailan.

1994an Eibarrek fitxatu zuen, hau ere bigarren mailan ari zela. Eibarko izen handiekin jokatzeko aukera izan zuen, Garmendia, Artetxe, Bixente, Sarriegi, Karmona...[1] 1997an Lehen mailara igotzeko play-offak jokatzear izan zen, baina azken unean 5. postua baino ez zuen lortu talde armaginak. Bost urte egin zituen Eibarren eta azken urtean justu justuan salbatu zen, azken bost partidak jarraian irabazita. Denboraldi hartan Arenaza izan zen taldeko goleatzaile nagusia, 7 golekin[2]. Hurrengo urtean Logroñésera joatea erabaki zuen, baina diru arazoak zituen taldeak eta hiru urtetarako sinatu bazuen ere denboraldi bakarra egin eta Eibarrera itzuli zen[3].

Ordutik aurrera talde ugaritan ibili zen, bigarren B mailakoetan. Motril, Barakaldo, Logroñés eta Mérida izan ziren talde horiek[4]. Motrilen sei hilabete egin zituen eta bigarren mailara igotzeko paly-offak jokatu zituen. Guztietan urtebete ez zuen osatzen, izan ere fitxatu bai baina gero soldata ordaintzeko arazoak izaten baitzituzten talde horiek. 2004an Murtziako 3. mailako Sangonera la Verde taldean denboraldi bat egin eta futbola alde batera uztea erabaki zuen[3]. Aretxabaletara itzuli zen eta herriko taldeari laguntze aldera bi denboraldi gehiago egin zituen UDAn.

Entrenatzailea eta Kirol zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005-06 denboraldian jokalari eta entrenatzailea izan zen Aretxabaletako taldean[5]. Ondoren kirol zuzendari aritu zen hamabi urtez. Bi aldiz lortu zuen hirugarren mailarako igoera[6] eta hainbat proiektu ere jarri zituen martxan, campusak antolatu, Eskua proiektua[7]... 2016an Athleticeko organigraman sartu zen. 2016an herritarrek omenaldi beroa eskaini zioten plazan[8]. Igor Arenazaren lekua Jose Javier Barkero futbolari aretxabaletarrak hartu zuen[9].

Athleticen hainbat lan egiten ditu. Gipuzkoako jokalari gazteen behatzailea da eta Genuine talde inklusiboko talde teknikoko kideetako bat ere bada[10].

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League UEFA Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2. 1992/93 6 1 - - - - - - - - 6 1
2. 1993/94 27 3 - - - - - - - - 27 3
Denera 33 4 - - - - - - - - 33 4
Eibar
Euskal Herria
2. 1994/95 27 1 4 1 - - - - - - 31 2
2. 1995/96 26 2 2 0 - - - - - - 28 2
2. 1996/97 19 1 4 0 - - - - - - 23 1
2. 1997/98 41 3 3 0 - - - - - - 44 3
2. 1998/99 27 7 1 0 - - - - - - 28 7
Denera 140 14 14 1 - - - - - - 154 15
Logroñés
Espainia
2. 1999/00 34 6 4 4 - - - - - - 38 10
Denera 34 6 4 4 - - - - - - 38 10
Eibar
Euskal Herria
2. 2000/01 31 3 0 0 - - - - - - 31 3
2. 2001/02 2 0 0 0 - - - - - - 2 0
Denera 33 3 0 0 - - - - - - 33 3
Motril
Espainia
2.B 2001/02 23 2 - - - - - - - - 23 2
2.B 2002/03 11 2 1 1 - - - - - - 12 3
Denera 34 4 1 1 - - - - - - 35 5
Barakaldo
Euskal Herria
2.B 2002/03 19 1 - - - - - - - - 19 1
2.B 2003/04 2 0 0 0 - - - - - - 2 0
Denera 21 1 0 0 - - - - - - 21 1
Mérida
Espainia
2.B 2003/04 15 1 - - - - - - - - 15 1
Denera 15 1 - - - - - - - - 15 1
Sangonera Atlético
Espainia
3. 2004/05 - - - - - - - - - - - -
Denera - - - - - - - - - - - -
Aretxabaleta
Euskal Herria
DH 2004/05 - - - - - - - - - - - -
DH 2005/06 - - - - - - - - - - - -
Denera - - - - - - - - - - - -
Ibilbide osoan 310 33 19 6 - - - - - - 329 39

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Caulfield, Holden. (2017-10-23). «Crónica Deportiva Sentimental: José Ignacio Garmendia» Crónica Deportiva Sentimental (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  2. (Gaztelaniaz) «El Eibar ganó los cinco últimos partidos de la temporada 98-99 para una remontada milagrosa | SD Eibar - Web Oficial» El Eibar ganó los cinco últimos partidos de la temporada 98-99 para una remontada milagrosa | SD Eibar - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  3. a b «Igor Arenaza: "UDA izan da jokalari moduan nire onena ateratzen lagundu didana" - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  4. (Gaztelaniaz) «Igor Arenaza - Todo por el Fútbol ⚽» todoporelfutbol.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  5. «Igor Arenazak UDA utziko du Athletic-era joateko - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  6. (Gaztelaniaz) «Igor Arenaza deja la dirección deportiva de la U.D. Aretxabaleta» El Diario Vasco 2016-09-17 (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  7. «Kirolaz eta euskaraz jardun dute Irizarrek, Arrasatek eta Arenazak - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  8. «Igor Arenaza agurtu du UDAk ereserki berria aurkeztu duen ekitaldian - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  9. «Jose Javier Barkero: "Lehen bi taldeak bide onetik eramatea izango da erronka nagusia" - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  10. www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]