Umbria
|
Umbria |
|
|---|---|
| Hiriburua | Perugia |
| Probintziak | Perugia Terni |
| Eremua | 8.456 km² |
| Biztanleria | 815.000 (2005) |
| Dentsitatea | 96 bizt / km² |
| Udalerriak | 92 |
| Eskualdeko burua | Maria Rita Lorenzetti - |
| www.regione.umbria.it | |
Umbria Italiako erdialdeko eskualde bat da. Apenino mendien (ekialdean), Trasimeno aintziraren (mendebaldean) eta Terminillo mendiaren (hegoaldean) artean dago. Hiri nagusiak: Terni, Narni eta Foligno. Tiber ibaiak zeharkatzen du Umbria. Nekazaritza (olibondoak, mahatsa, garia, garagarra, artoa, patata, behi- eta ardi-azienda) eta industria (altzairugintza, industria kimikoa, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, ehungintza, janariindustria) dira ekonomia-jarduera nagusiak. Indarretxe garrantzitsuak daude Tiber ibaian eta haren adarretan.
Probintziak [aldatu]
Kanpo-loturak [aldatu]
- (Italieraz) Webgune ofiziala
| Italiako eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Abruzzo • Aostako Harana • Apulia • Basilicata • Calabria • Campania • Emilia-Romagna • Friuli-Venezia Giulia • Lazio • Liguria • Lombardia • Markak • Molise • Piemonte • Sardinia • Sizilia • Toskana • Trentino-Adige Garaia • Umbria • Veneto |
||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.