Ilargian oinez
|
|
Artikulu hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. Wikipedia lagun dezakezu hau egokituz. |
Ale hau, aurreko alearen (hau da, “Ilargira bidean” deiturikoa) jarraipena da. Berau, Tintin, Haddock eta Turnesol jauna kohetean ilargira bidean zihoazela bukatzen da. Haiek lehenengo gizonak izango ziren ilargira iristen. Baina ilargira joateko proiektuaren arduradunak, lur planetako kontrol basean zeudenak, oso urduri zeuden. Kohetetik ez zuten erantzuten, konortea galduta zeuden eta.
Handik denbora gutxira txakurrak -Miluk- Tintin esnatu zuen, eta Tintinek erantzun zien lurreko arduradunei. Tintin entzutea eta denak ondo zeudela ikusita, lurreko arduradunak albistea oso pozik hartu zuten
Kohete barruan ez zeuden bakarrik Tintin, Haddock , Turnesol jauna eta Wolff jauna, baita Dupond eta Dupont poliziak ere (ohartu gabe kohetean lokartuta geratu ziren). Honela, oxigeno kopuru berarentzat orain jende gehiago zegoen eta hori arazo larria zen.
Horregatik, Haddock haserretu egin zen eta mozkortu egin zen eta ondorioz, kohetetik kanpora joan zen. Tintinek Kapitainaren bila irten zen, eta kohetera lotutako soka baten bidez Kapitaina erreskatatzea lortu zuen.
Ilargira heldu aurretik beste arazo batzuk eduki zituzten, baina larriena kohetearen abiadura murriztea eta kohetea jiratzeko maniobrak egitea izan zen. Berriro konortea galdu zuten ilargira heltzean eta lurreko arduradunak oso urduri zeuden. Baina handik denbora gutxira Turnesol jaunak erantzun zien.
Ilargian oinez ibili zen lehenengo gizona Tintin izan zen, gero Kapitaina eta txakurra, eta geroago beste guztiak. Tintin eta Kapitaina ilargitik paseatzen zebiltzan eta haitzulo oso handi bat topatu zuten. Handik kohetera bueltatu ziren, baina Tintin bakarrik sartu zen kohete barruan. Bitartean, Wolff jaunak eta kohete barruan ezkutatuta zegoen espioi batek (Wolff-en kidea) Tintin jo zuten. Honek konortea galdu zuen eta ondoren, lotu egin zuten. Haiek kohetea ostu nahi zuten.
Martxan jartzen saiatu ziren baina ez zuten lortu (agian, Wolffek nahita oztopatu zuen ekintza hura, baina ezin da ziurtasunez baieztatu). Tintinek, gainera, askatzea lortu zuenean, Wolff eta espioiarengana abiatu eta hauek geldiarazi zituen.
Geroago, bi maltzurrak, hau da, espioia eta Wolff jauna liskarrean hasi ziren eta Wolffek nahi gabe tiro egin eta espioia hil zuen.
Oxigeno gutxi zeukaten eta haien biziak arriskuan zeuden, ez zekiten bizirik helduko ziren lurrera. Horrela, kohetea lurrera bidean jarri zuten Tintin eta bere lagunek. Lurrera heltzea lortu zuten, baina barruan zetorren jende guztiak konortea galdu zuen.
| Tintinen abenturak (Hergé) | ||
|---|---|---|
|
Tintin sobieten herrialdean (1929) • Tintin Kongon (1931) • Tintin Amerikan (1932) • Faraioaren Zigarroak (1934) • Loto Urdina (1935) • Belarri Hautsia (1937) • Uharte Beltza (1938) • Ottokarren Zetroa (1939) • Urrezko hagindun karramarroa (1941) • Izar misteriotsua (1942) • Adarbakarraren sekretua (1943) • Rachkam Gorriaren altxorra (1943) • Kristalezko 7 bolak (1944) • Eguzkiaren Tenplua (1948) • Tintin urre beltzaren lurraldean (1950) • Ilargira bidean (1953) • Ilargian oinez (1953) • Tournesol auzia(1956) • Ikatz stocka (1958) • Tintin Tibeten (1959) • Castafioreren bitxiak (1962) • Sidneyrako 714 hegaldia (1967) • Tintin eta pikaroak (1976) • Tintin eta Alpha-Art |
||