Ilunabar Aldea (1959ko telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ilunabar Aldea (1959ko telesaila)
Deskribapena
Atalak156 atal (5 denboraldi)
Produkzioa
Iraupena25 minutu (1. 2., 3. eta 5. denboraldiak)
51 minutu (4. denboraldia)
KateaCBS

Ilunabar Aldea[1] (ingelesez The Twilight Zone) AEBtako zientzia-fikzio, fantasia eta suspensezko telesail bat da. 1959ko urriaren 2tik 1964ko ekainaren 19ra CBS katean aireratu zen. Denera 156 atal izan zituen eta 5 denboraldiz aireratu zen.

Telesaila estreinatu zen garaian berehalako eta sekulako arrakasta izan zuen eta ikusle andana bildu ohi zuen telebistaren inguruan. Arrakasta honi esker jatorrizko zuri-beltzeko telesaila klasiko honetaz gain, gerora telesailaren bertsio modernizatu berriak aireratu izan dira, bakoitza aireratua izan zen garaiko gizarteari egokitua, Ilunabar Aldea (1985eko telesaila) eta Ilunabar Aldea (2002eko telesaila), bai eta zinemarako Twilight Zone: The Movie (1983) filma eta telebistarako Twilight Zone: Rod Serling's Lost Classics (1994) telefilma ere.

Sarrerako eta amaierako musikaren doinu edo gitarra riffa telesailaren ikur bilakatu zen, hura entzutearekin bakarrik jendeak telesail honekin lotzen baitu, ondorioz telesaila honetan nahiz hurrengo bertsioetan erabilia izan da.

Euskal Herrian bai ETB1ean euskaraz nahiz ETB2an gaztelaniaz aireratu izan da.

Telesaila

Fitxategi:SerlingZeroHour.jpg
Rod Serling, Ilunabar Aldea telesailaren sortzailea 1974ean.

Ilunabar Aldea telesailak zientzia-fikziozko literatura generoko idazle prestigiotsu askoren gidoiak izan zituen, tartean Charles Beaumont, Richard Matheson, Jerry Sohl, George Clayton Johnson, Earl Hamner Jr., Reginald Rose eta Ray Bradbury. Atal asko Ambrose Bierce, Lewis Padgett, Jerome Bixby eta Damon Knight idazleen idazlanen egokitzapena izan ziren.

Telesail honetako atalak zuzendu zituzten zinemagileen artean honakoak daude: Abner Biberman, Richard Donner, Robert Florey, Mitchell Leisen, Robert Parrish, Ted Post, Stuart Rosenberg, Richard C. Sarafian eta Don Siegel.

Atal asko Hollywoodeko aktore ospetsuek antzeztu zituzten, adibidez: Dana Andrews, Martin Balsam, Charles Bronson, John Dehner, Andy Devine, Dan Duryea, Robert Duvall, Peter Falk, Anne Francis, Dennis Hopper, Buster Keaton, Jack Klugman, Martin Landau, Ida Lupino, Lee Marvin, Kevin McCarthy, Burgess Meredith, Vera Miles, Elizabeth Montgomery, Agnes Moorehead, Leonard Nimoy, Warren Oates, Donald Pleasence, Robert Redford, Burt Reynolds, Cliff Robertson, Mickey Rooney, Telly Savalas, William Shatner, Inger Stevens, Rod Taylor, Lee Van Cleef, Jack Warden, James Whitmore, Dick York eta Gig Young.

Rod Serling bera atal guztien sarrerako narratzailea izateaz gain, saioaren hasieran ere agertzen zen.

Ereferentziak

  1. Ilunabar Aldea. 1985/89 (promoa bakarrik). Euskal-encodings.com

Kanpo loturak