Charles Bronson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Charles Bronson
Datu pertsonalak
Izen osoa Charles Buchinski
Jaio 1921ko Azaroaren 3a
Ehrenfeld (Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak)
Hil 2003ko Abuztuaren 30a
(81 urte)
Brownsville (Vermont, Estatu Batuak)
IMDB IMDBko fitxa


Charles Bronson, bere jaiotze izena Charles Dennis Buchinsky izan zen, lituanieraz Karolis Dionyzas Bučinskis (Ehrenfelden, Pennsylvania, Estatu Batuak, 1921eko Azaroaren 3an - Brownsville, Vermont, Estatu Batuak, 2003ko Abuztuaren 30a) aktore estatubatuarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Bronson, 15 seme-alabeko familia bateko azken bigarren semea zen eta bere gurasoak Lituaniarrak ziren. Aktore izan aurretik, oso bizitza gogorra izan zuen Charlesek. Gaztetatik ikatz-meatze batean egin behar izan zuen lana bere familia mantentzeko.

1943ean, Bigarren Mundu Gerrara bidali zuten Japoniarren aurka burrukatzera. Gerratik itzuli zenean, antzerki ikastaro batzuk egin zituen Philadelphian. Honen ondorioz, lehen aktore lanak lortu zituen Hollywooden. Bere lehen lana, You are in the Navy now (1951) lana izan zen, Gary Cooper aktorearekin batera egin zuena.

Run of the Arrow (1957), Roger Corman zuzendariaren filmagatik, lehen laudorioak jaso zituen. Bertan, sentimentu gabeko pertsonai gogor baten antzezlana burutu zuen. Bronson, horrelako pertsonaien interpretazioagatik hasi zen ezaguna egiten. 1960an, John Sturgesen The Magnificent Seven filman parte hartzeko aukera eman zioten. Bertan, Steve McQueen, James Coburn edota Eli Wallach bezalako aktoreekin lan egiteko aukera eman zion. Honek ere izugarrizko arrakasta eman zion.

1963. urtean, The Great Escape filmean parte hartu zuen. Beste behin ere, John Sturges izan zen zuzendaria.

1968an, Europara joan zen lanera eta Sergio Leone zuzendariarentzat lan batzuk egin zituen. 1971ean Michael Winner zuzendariarekin hasi zen lanean. Zuzendari honen bitartez, Charles Bronsonen filme guztietako pertsonairik esanguratsuena egingo zuen, Paul Kersey pertsonaia hain zuzen ere. Pertsonai honen izenpean, Death Wish (1974), Death Wish II (1982) Death Wish III (1985) bezalako hainbat film burutu zituen, akziozko aktore honenen artean sailkatuz.

Bere lehen emaztea Harriet Tendler izan zen eta bi seme izan zituen berekin. 1958an, Erresuma Batuko Jill Ireland aktorearekin ezkondu zen. Zinean ere, sarritan bikote bezala lan egin zuten. 1990 arte egon ziren ezkonduak, urte horretan Jill hil egin baitzen.

Ondoren, hirugarren aldiz ezkondu zen 1998an Kim Weeksekin. Kimekin, 4 seme-alaba izan zituen.

2003ko Abuztuaren 30ean hil zen neumonia baten ondorioz. Hala ere, urteak zeramatzan Alzheimerrarekin burrukan.

Naiz eta bere bizitza profesionalean, sentimentu gabeko pertsona gogorrak interpretatu, bere inguruan pertsona oso apreziatua zela idatzi dute hedabide askoek.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Bronson Aldatu lotura Wikidatan