Inlandsis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mozketa Antartikako izotz geruzan.

Inlandsisa edo izotz-geruza, neurri kontinentaleko izotzez estalitako lurralde bat da. Muturreko latitudeetan daude, 50.000 kilometro karratuko ohiko hedadurarekin. Gaur egun, izotz geruza hauek, soilik Antartika eta Groenlandia estaltzen dituzte.

Inlandsis hitza, danieratik dator, "barne izotza" esan nahi duelarik, eta, hasiera batean, Islandia, Groenlandia eta artikoko uhartedietako izotz iraunkorrek estalitako guneei eman zitzaien. Gaur egun, daniar hitza, geografoek, neurri kontinentalak dituen eta mende askotan mantentzen den izotz geruza orori erreferentzia egiteko erabiltzen dutena da.

Inlandsisek, kurbatura handidun kupula forma bat dute, finkatua dauden substratuak duen erliebeak inongo zerikusirik ez duelarik. Izotzaren pisua (zatirik sakonenetan "izotz fosila") eta izotz geruzatako elurrak (Antartikan 2.000 metroko sendoera izatera iristen da), estaltzen duten sialezko plaka kontinentalaren hondoratzea eragiten dute.

Glaziazioetan, izotz-geruzen hedadura, berebizi hazten da: Würm glaziazioan, bi nagusienak, ipar hemisferiokoa eta hego hemisferiokoa, poloetatik 45º latituderaino hedatzen ziren. Glaziazio arteko garai epel edo beroetan, izotz geruzen atzerakadak, azaleratutako lurretako erliebean arrasto nabarmenak uzten ditu: lehenik, isostasia bidez, izotzpean egon den lurraldearen altxamendu motel bat gertatzen da, eta eraketa geofisiko bereizgarriak daude: ezkutuak - aurrera eta atzera egitean, izotz geruzaren higadura indartsuaren ondorio diren lautada zabalak. Hau, bereziki, ipar hemisferioan ikus daiteke, non Ezkutu Kanadarra eta Eskandinaviako ezkutua nabarmentzen diren, laku glaziarrak, morrena muinoak, jatorri glaziarreko haranak, fiordoak, firthak, padurak, errekarri erraldoiak, eta, Patagonia Argentinarrean gertatzen den bezala, tontor isolatuak (antzinako nunatakak) chihuido deituak.

Antartikako izotz-geruza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Antartikako izotz-geruza»

Antartikako izotz-geruza, hasiera batean, izotz eremu bezala osatu zen oligozenoaren hasieran, aurrerakada eta atzerakada garaiekin pliozenora arte, izotzek, Antartikako MUGa estali zutenean, hau, kontinenteen jitoaren ondorioz, hegoaldeko poloan kokatzean.

14 milioi kilometro karratu baino gehiagoko hedadura hartzen du, 30 milioira arte hedatuz neguan. Bere udako 14 milioi kilometro karratuko hedadurarekin, 30 milioi kilometro kubiko izotz ditu, eta, honek, Lurreko ur geza guztiaren %90a suposatzen du. Antartikako izotz geruza urtuko balitz, ozeanoen maila, 61,1 metro igoko litzateke.

Groenlandiako izotz-geruza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Groenlandiako izotz-geruza»

Groenlandiako izotz-geruzak, Indlandsis ere deitua, gaur egun, 1,7 milioi kilometro karratuko hedadura du, hau da, uharte osoaren %82a. Bere izotzen bolumena, 2,85 milioi kilometro kubikokoa da. Groenlandiako izotz geruza urtuko balitz, ozeanoen maila 7,2 metro igoko litzateke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]