Pluton (mitologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pluton, Agostino Carracci-ren obra (1592).

Pluton[1] (latinez: Pluto; antzinako grezieraz: Πλούτων), Erromako mitologian, inframunduko ("haraindiko") jainkoa da.

Ez da nahastu behar Plutorekin, aberastasunen jainko grekoarekin.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saturnoren eta Opsen semea zen. Proserpina baitu zuen, berarekin ezkontzeko. Ondorioz, Zeres-ek, Proserpinaren amak, hainbeste tristatu zen, ezen negua sortu baitzuen.

Tartaroren erdialdean du jauregia, eta handik ezartzen ditu bere legeak. Haren mendekoak ezin zenbatuzkoak dira. Lurrean herioak eramaten duen guztia bihurtzen da Plutoren mendeko.

Erromatarrek hamabi jainko handien artean jarri zuten Pluton. Eta zortzi jainko hautatuen artean ere sartu zuten; jainko horiek bakarrik irudika zitezkeen urrez, zilarrez eta boliz.

Irudikapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pluton bizarrarekin eta aldarte zorrotzarekin irudikatu ohi da. Askotan, kaskoa eramaten du: ziklopeen oparia zen, eta Pluton ikusezin bilakarazten zuen. Batzuetan, kopetan ebanozko edo nartzisozko koroa bat izaten du. Bere ebanozko edo sufrezko besaulkian eserita dagoenean, zetro bat izten du eskuin-eskuan, edo pika bat. Beste batzuetan, giltzak edukitzen ditu eskuetan, adieraztearren bizitzaren ateak betiko ixten direla haren erresumara iristen direnentzat.

Lau zaldi beltzek tiratutako gurdi baten gainean ere irudikatu ohi da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pluton (mitologia) Aldatu lotura Wikidatan