Inurri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Inurriak
Formica rufa langilea
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Klasea: Insecta
Ordena: Hymenoptera
Goifamilia: Formicoidea
Familia: Formicidae
Latreille, 1809
Azpifamiliak

Inurria, txingurria edo üinürrüa 1mm-tik 5cm-rainokoa izan daitekeen eta langile den formizidoen familiako intsektua da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inurriak ikusmen ona du, 7 begi ditu eta, guztiak trapezio formakoak. Toraxean sei hanka motz eta estu ditu, eta abdomenean, berriz, ile txikiak ditu, hanketara eta toraxeraino hedatzen direnak. Arnasten duten gasa exoeskeletoan sartzen da, espirakulo deitutako balbula batzuen bidez.

Ezin dute kolore gorria bereizi, hortik haien jarrera. Ezaugarri hori inurriak aztertzeko erabiltzen da, izan ere,argi gorriaz, pertsonak tartean egongo ez balira bezala jokatzen dute inurriok..

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare-zorri deritzen zomorrotxo batzuk jaten dituzte. Zorriek landareei zulotxoa egiten diete eta haien izerdiarekin elikatzen dira. Horren ondoren, landare-zorriek kaka egiten dute, baina azukre ugari duen kaka, eta horixe da inurriek bilatzen dutena,hain zuzen ere. Hauek karbohidratoak eta proteinak behar dituzte, batez ere, erreginak arrautzak errun ahal izateko.

Bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inurriak animalia sozialak dira.


Intsektu hauek sozialak dira, kolonietan bizi dira eta taldean erregina bat edo gehiago egon daitezke. Koloniak inurri langile ugarik osatzen dute. Erregina, normalean, zulo bukaeran egoten da, salbu. Kolonia bateko erregina bere torax handiagatik bereiz daiteke, baita bi hego txikiengatik eta abdomen handiagatik ere.

Inurri taldean bakoitzak egin behar desberdinak ditu:

  • Alde batetik, erregina dago. Haren funtzio nagusia etengabe arrautzak errutea da, ugaldu daitekeen eme bakarra izanik, berea da inurri berriak produzitzeko ardura guztia.
  • Bestalde, langileak daude. Arrautzarik errun ezin duten emeak dira. Lan desberdinak egiten dituzte: inurritegia garbitu, larbak elikatu…
  • Azkenik, soldaduak daude. Inurritegia babesten duten inurriak, bai etsaien aurka baita inguruko inurrien aurka ere.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu guztian daude inurriak, batez ere inurritegietan bizi dira eta forma askotakoak dira bizileku horiek. Besteak beste, ezagunenak lurrean zulatutakoak dira, baina badira zuhaitzetan, harrien azpian bai eta lur gainean dorre itxuraz egindakoak ere, batzuetan metro eta erdi baino altuagoak egin ditzakete.

Inurritegiak gelaz osaturik daude. Gela horiei kamara deritze eta ganberak korredore antzeko batez loturik daude, korridoreak galeriak dira. Ganbera bakoitzean, urtaroa zein den, eginkizun desberdinak egiten dira.

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inurriak beren gorputzen mugimenduez elkarri jakinarazten diote jatekoa non dagoen, alarma elkarri jotzen diote… Narrastiak, anfibioak eta beste intsektu batzuk jan ahal dituzte langileak.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

14.000 espezie inguru daude mundu osoan. Europan ezagunenak inurri gorria eta inurri beltza dira. Baina, badira beste espezie batzuk ere. Esaterako, basamortuko inurria, honek 60C-ko tenperatura ere jasan dezake, izan ere, sei hanka eduki arren, biren gainean ibiltzen da ez erretzeko, baina, txingoan joan arren, ez doaz astiro, beren gorputza 100 aldiz mugitzen baitute segundo batean. Gutxi egoten da agerian eta ez galtzeko zeruko argi polarizatuzko lerroei jarraitzen die.

Atta sexdens inurria, Amazoniako nekazarien etsai amorratua da, uztak txikitzen dituelako. Bere burua nekazarien trikimailuetatik babesteko mekanismo harrigarriak ditu eta basoetako landareak ditu gustuko.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregina da arrautzak errun ditzakeen bakarra eta arrautza horiek larbak eta pupalak izaten dira nagusiak izan aurretik. Inurriak larbak direnean ez dira ezertarako gauza ez baitute besorik ez hankarik mugitzeko.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiztegian orri bat dago honi buruz: inurri .
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inurri Aldatu lotura Wikidatan