Ioannis Kapodistrias

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ioannis Kapodistrias.

Ioannis Kapodistrias edo Capo d´Istriako kondea (Korfu, 1776ko otsailaren 11a - Nauplia, 1831ko urriaren 9a) Greziako politikari bat izan zen. 1802-1807. urteetan Joniako uharteetako estatu-idazkaria izan ondoren, Errusiako koroaren aginduetara jarri zen 1809an, eta 1816-1822 bitartean Alexandro I.a tsarraren Kanpo Arazoetarako ministroa izan zen. Greziako burujabetasuna alferrik aldarrikatu eta gero, Errusiako koroak kargu guztiak kendu zizkion, eta Capo d´Istriak Genevara jo zuen Greziako burujabetasunari bete-betean ekiteko xedean. 1827an Greziako Errepublikako lehendakari hautatu zuten, eta handik aurrera barne- eta kanpo-arazo askori heldu behar izan zion. Kontrako iritziak onartzen ez zituen eta herriaren atsegina egiten asmatu ez zuen aristokrata, iragan errusiarzalea ezkuta ez zezakeen diplomatikoa eta bertako handikiek higuin zuten politikaria izaki, aginpide egoki bati eusterik ez zuen izan, eta 1831. urtean Peloponesoko klan boteretsu bateko bi kidek hil zuten Naupliako hirian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ioannis Kapodistrias Aldatu lotura Wikidatan