Ion Heliade Rădulescu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ion Heliade-Rădulescuren erretratua, Mişu Poppek egina

Ion Heliade Rădulescu (Târgovişte, 1802 - Bukarest, 1872) Errumaniako idazlea eta politikaria izan zen. Kazetaria eta idazlea zen. 1828an errumanieraren lehen gramatika idatzi zuen, eta idazkera zirilikoaren ordez latinoa ezartzearen alde agertu zen. 1848ko nazio-matxinadan parte hartu zuen eta erbestera, Parisa, jo behar izan zuen, ondoren. Errumaniara itzulita (1859), bertako Hizkuntza Akademiaren sorkuntzan hartu zuen parte (1866), baina bakar samar gelditu zen azken urteetan. Poemak eta saiakerak idatzi zituen; errumanieraren batasuna finkatu zuen lehen hizkuntzalaria izan zen, Gheorghe Asachi eta Mihail Kogălniceanurekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ion Heliade Rădulescu Aldatu lotura Wikidatan