Mihail Kogălniceanu
Wikipedia(e)tik
Mihail Kogălniceanu (Iaşi, Errumania, 1817 - Paris, Frantzia, 1891) errumaniar historialaria eta politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Ikasketak Frantzian eta Alemanian egin ondoren Errumaniara itzuli, eta Dacia literata aldizkaria sortu zuen 1840. urtean. Iaşiko Antzerki Nazionaleko zuzendaritzan izan zen Alecsandri eta Negruzzi idazle errumaniarrekin batera, eta 1848. urteko Iraultzan parte hartu zuen.
Erbestetik itzulitakoan Danubioko izarra aldizkaria plazaratu zuen (1855), eta Divan ad hoc delako elkarteko kidea zen aldetik Valakiarekin bat egitearen aldeko agertu zen. Alexandre Cuza aginpidera heldu zenean Mihail Lehen Ministro izendatu zuten (1863-1866). Kanpo Arazoetarako ministroa izan zen Independentziako Gerra garaian.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.