Ionosfera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atmosferaren eta ionosferaren arteko erlazioa.

Ionosfera Lurreko atmosferaren goiko geruza da, eta bere ezaugarri nagusia da eguzki-erradiazioaren eraginez ionizaturik dagoela. Betebehar garrantzitsua dauka atmosferako elektrizitatean eta magnetosferaren barruko ertza osatzen du. Ikuspuntu praktikotik, irrati-uhinak Lurreko toki urrunetara hedatzea ahalbidetzen du.[1]

Ionosfera Lurraren inguruan elektrikoki kargatuta dauden atomo eta molekulen geruza bat da, 50 kilometro inguruko garaieratik 1.000 kilometro baino gehiagora hedatzen dena. Bere sorrera eguzkitik datorren erradiazio ultramoreari zor zaio gehien bat.

80 kilometro baino gehiagoko garaieran, termosferan, atmosfera hain mehea da ezen elektroi askeak egon daitezkeela denbora-tarte laburrez, ioi positibo batek harrapatzen dituen arte. Elektroi aske hauek kopurua nahikoa da irrati-uhinen hedapena ahalbidetzeko. Atmosferaren zati hau ionizatuta dago eta ionosfera izenarekin ezagutzen den plasma bat osatzen du. Plasman elektroi aske negatiboak eta ioi positiboak elkar erakartzen dira indar elektromagnetikoaren ondorioz, baina energia gehiegi daukate molekula neutro bat osatuz elkarrekin irauteko.

Ionizazioa Eguzkiaren eta bere jardueraren mendekoa da. Ionosferako ionizazio-maila asko aldatzen da eguzkitik jasotako erradiazio-kantitatearen arabera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ionosfera Aldatu lotura Wikidatan
  1. K.Rawer.Wave Propagation in the Ionosphere.Kluwer Acad.Publ.,Dordrecht 1993.ISBN 0-7923-0775-5