Ozono geruza

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ozono geruza Lurraren atmosferan.
Ozono geruza Lurraren atmosferan.

Ozono geruza Lurraren atmosferako gas geruza da, ozono (O3) kontzentrazio handikoa. Geruza honak eguzkiaren frekuentzia handiko argi ultamorearen %97-99a xurgatzen du, beronek planetako bizitza kalte baitezake. Geruza hau estratosferan dago.

Geruzaren aurkikuntza Charles Fabry zientzialariak egin zuen 1913an, interferometro optikoari esker.

Eduki-taula

[aldatu] Ozonoaren sorkuntza

Energia kantitate handiak oxigeno molekulekin kontaktuan sartzen direnean ozonoa sortzen da, hauek atomo bakarretan zatituko dira oxigeno molekulekin erreakzionatzeko. Katalizatzaile baten bidez erreztuko da erreakzioa eta ozono molekulak sortzen dira. Gas hau oso ezegonkorra da eta hirugarren oxigeno atomoak normalean ihes egiten du segundo batzuk pasatzen direnean.

Atmosferako ozono kantitate gehienak izpi ultramoreengatik sortzen dira, atmosferan sartzen direnak eta estratosferako garaiera (10-50 km) erreakzio fotokimikoa sortzen dute.

Oxigenoaren formazioa landare-kopuruarekiko zuzenki proportzionala da funtzio klorofilikoaren eraginez. Landaretza handiena tropikoen artean dago; hots, Amazonia eta Asia hegoaldea, esaterako, baso zein landaretza ugari dutelako ezagunak dira.

Bestalde, eguzki-argiak gehien jotzen duen lekua ere tropikoen artekoa da. Beraz, ozono-kantitaterik handiena tropikoen arteko lurren gainean sortzen da.

[aldatu] Erradiazio ultramoreak

Eguzkitik Lurrera datozen uhin ultramoreek erredura larriak sorraraz ditzakete, eta azaleko minbiziaren arriskua handiagotu. Erradiazio hori Lurrera zuzenean helduko balitz, bizitza ezinezkoa izango litzateke gure planetan.

Eguzkiak uhin luzera ezberdineko erradiazioa igortzen du, hiru erradiazio mota aurkitu daitezke:

  • UV-A uhin luzera handikoa
  • UV-B uhin luzera ertainekoa
  • UV-C uhin luzera gutxikoa

UV-C erradiazioa biosfera bizitzarako hilgarriena da.

[aldatu] Ozono zuloa

Ikus daitekeen modura, Hegoburuaren inguruan dago ozono-geruzaren zuloa (1957-2001)
Ikus daitekeen modura, Hegoburuaren inguruan dago ozono-geruzaren zuloa (1957-2001)

Azken urte hauetan ikusi ahal izan denez, ozono geruza hori mehetu egin da, eta zulo handi bat ere nabaritu zaio Antartikaren parean. Badirudi ozono geruza horren galera hegazkin supersonikoek eta CFC izeneko gaiek (klorofluorokarbonatuak) eragiten dutela. Aerosol (esprai), hozkailu eta girogailuetan erabiltzen dira aipatutako substantzia horiek.

[aldatu] Klorofluorokarbonoak

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Klorofluorokarbono

Ozonoaren galeraren arrazoia produktu kimiko sintetiko multzoak dira, CFC ezaguna. 1920ko hamarkadan lehen aldiz sintetizatuak izan ziren, fluor, karbono eta kloro atomoen bidez, inerteak dira, ez dira pozoitsuak, ekonomikoak eta fabrikatzeko errazak, tenperatura txikietan gasifikatzeko kapazitatearekin. Produktu hauek hozte sistemetan erabiliak dira, izozkailu, aire girotua...

Klorofluorokarbonoek ozonoaren kontra erreakzionatzen dute, hasieran erradiazio ultramorea CFC molekulatik klorozko atomo bat askatuko du. Klorozko atomoak ozonozko molekula batekin erreakzionatuko du, kloro atomo bakar batek ehun mila ozono molekula suntsitu eta erreakziona dezake.

[aldatu] Ikus, gainera


Tresna pertsonalak