Irish Travellers

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Irish Travellers edo Pavees herriko ama eta bere haurra 1946an.

Irish Travellers edo Pavees (Irlanderaz Lucht siúil) izendapenaz usadioz irlandar jatorria duten jende talde nomada bati deritzaio, hauek nagusiki Irlanda, Britainia Handia eta Ameriketako Estatu Batuetan bizi dira. Eurak euren buruei Pavees deitzen diete. Irlandan oso ohikoa da herri honetako kideak hiri nahiz udalerrietako kale edo bide bazterretan akanpaleku, roulote edo gurdietan ikustea.

Sarritan euretakoak ez diren gainontzeko biztanleek gutxiestu edo mespretxatu asmoz ezizen edo izedapen ugariz deitu izan dituzte: 'tinkers', 'pikeys', 'knackers', 'gypsys' eta 'gypos'. Betidanik irlanderaz, Pavees edo Travellers jendea Lucht Siúil (literalki, "jende ibiltaria") izendapenaz deitu izan da. Travellers taldekoa ez den jende askok euretaz mintzatzeko ingeleraz 'Itinerants' ("Ibiltariak") hitza "lekuz leku doan jendea" esanahiarekin edota 'tinkers' ("letoilariak") izendapena erabiltzen dituzte, azken izendapen horren jatorria "tinsmiths" hitza delarik; edonola ere, gerora izendapen hori mespretxagarritaz jo zen.

Maiz Irish Travellers talde hau era okerrean Irish Gypsies bezala izendatua da ("Irlandar Ijituak") Europa eta mundu osoan zehar hedatuak dauden ijituekin nahastu izan dira, bi herri hauek antzeko bizimodu nomada eta askea baidute, baina nahiz eta Travellers taldeak ijituen bizimoduarekin antza handia eduki, etnikoki edo itxura fisikoz ez dira bizi modu arrunta edo ez-ibiltaria daramaten gainontzeko irlandarrengandik ezberdintzen.

Hizkuntza eta ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irish Travellers herria edo taldeak euren berezko hizkuntza du, hau Shelta zeltiar hizkuntza da, eta bi dialektoetan banatuta dago: Gammon (edo Gamin) eta Cant. XVIII. menderako bazelako testigantzak eta erregistroak badaude, baina ziurrenik antzinakotasun handiagoa izan lezake.

Traveller edo Pavee herriak txakur hezitzaileen ospe bikaina du, batez ere ingeles erbi-txakur eta lurcher arrazako txakurrak. lurchers. Horretaz gain aspalditik zaldi salerosketa edo tratularitzan jarduteko joera handia dute, zaldiak dauden edozein merkatu edo azoketan ikus daitezke, adibidez urtero Irlandako Ballinasloe udalerriko azokan edota Erresuma Batuko Appleby udalerriko azokan ere.

Pavee herriak duen beste joera bat betidanik boxeo kirolean borrokalari ugariren sehaska izatea da. Horren adibide adierazgarria 1990eko Jim Sheridan irlandar zinema zuzendariaren The Field eta 2000ko Guy Ritchie ingeles zinema zuzendariaren Snatch filmetan ikus daitezke. Zoritxarrez, antzina eta gaur egun ere liskarzale, buru arin eta jende arazotsuen ospea ere badute.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irish Travellers Aldatu lotura Wikidatan