Irlandako presidente

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Irlandako presidentearen ikurrina.

Irlandako presidentea (irlanderaz Uachtarán na hÉireann eta ingelesez President of Ireland) Irlandako Errepublikako estatuburua da. Presidentearen kargua orokorrean herriak hautatu eta gehienera zazpi urtez osatutako legealdietan zehar eduki daitekeen kargu bat da. Presidentetza ordezkaritza izaera duen kargu bat da, baina presidenteak beretzat erreserbatutako botere eskumen batzuk ere baditu. 1937ko Irlandako Konstituzioak erakunde hau ezarri zuen. 1949an, gaur egun duen osaketaren inguruko eztabaida eta zehaztasun gabeko denboraldi baten ondoren, Irlandako Errepublikaren Agiria onartu eta herrialde honek Erresuma Batuko erregea estatu-buru izatetik laga zion. Irlandako presidentearen egoitza Dublin hiriko Áras an Uachtaráin eraikinean dago.

Irlandako presidenteen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena Izena Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdi politikoa
Presidentetza Batzordea 1937ko abenduaren 29a 1938ko ekainaren 25a
1. Douglas Hyde 1938ko ekainaren 25a 1945ko ekainaren 24a Alderdi politiko guztien artean izendatua
2. Sean Thomas O´Kelly 1945ko ekainaren 25a 1959ko ekainaren 24a Fianna Fáil
3. Éamon de Valera 1959ko ekainaren 25a 1973ko ekainaren 24a Fianna Fáil
4. Erskine Hamilton Childers 1973ko ekainaren 25a 1974ko azaroaren 17a Fianna Fáil
Presidentetza Batzordea 1974ko azaroaren 17a 1974ko abenduaren 18a
5. Cearbhall Ó Dálaigh 1974ko abenduaren 19a 1976ko urriaren 22a Fianna Fáil
Presidentetza Batzordea 1976ko urriaren 22a 1976ko abenduaren 2a
6. Patrick Hillery 1976ko abenduaren 3a 1990ko abenduaren 2a Fianna Fáil
7. Mary Robinson 1990ko abenduaren 3a 1997ko irailaren 12a Irlandako Alderdi Laborista
Presidentetza Batzordea 1997ko irailaren 12a 1997ko azaroaren 10a
8. Mary McAleese 1997ko azaroaren 10a Gaur Egun Presidentetzan Fianna Fáil

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irlandako presidente Aldatu lotura Wikidatan