Isabel Allende

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:37, 22 urtarrila 2016
Isabel Allende Llona
Isabel Allende Llona
Datu pertsonalak
Izen osoa Isabel Allende
Jaio 1942ko abuztuaren 2a
Lima ( Peru)

Isabel Allende Llona (Lima, Peru, 1942ko abuztuaren 2a-), idazle, kazetari eta irakasle txiletarra da. Liburuak idazteaz gain, telesail eta filmetarako giodiak idatzi ditu, eta kazetaria izan zen urte luzez. Bere lana oso arrakastatsua izan da mundu osoan, eta 35 hizkuntzatara itzulia izan da.

Biografia Laburra

Jatorriz Txiletarra bada ere, Perun jaio zen, bere aita Tomas Allende han baitzegoen enbaxadore, eta 1953tik Txilen bizi izan da. Kazetaritza ikasketak burutu zituen, eta hainbat aldizkarirentzat, tartea Paula aldizkarirako. 1960tik 1965era FAOrentzat, Nazio Batuen Erakundearen gosearen aurkako erakundearentzat lan egin zuen. 1962an Miguel Fríasekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituen berarekin: Paula (28 urterekin hila, porfiriaren biktima, eta Nicolas. Bere alabaren heriotzagatik etsita, Isabel Allende fundazioa sortu zuen, baliabide gabeko emakume eta haurrei laguntzeko.

1973an, orduan Txileko presidente zen bere osaba Salvador Allende hila suertatu zen Pinochet generalak emandako estatu kolpearen ondoren, eta Isabel eta familia Venezuelara erbesteratu ziren. Han Caracasen bizitzen jarri ziren, eta Isabel buru belarri murgildu zen bere idazle lanean.

1982an bere lehen lana publikatu zuen, La casa de los espiritus. Eleberria errealismo magikoa zeritzon estilotik hurbil zegoen. Kritika oso onak jaso zituen, eta hego amerikako hainbat herrialdetan best-seller bilakatu zen.

2003an AEBetako hiritar bilakatu zen, eta gaur egun Kalifornian bizi da bere bigarren senarra den William Gordon abokatuarekin.

Bibliografia

  • La gorda de porcelana (1984)
  • De amor y de sombra (1985)
  • Eva Luna (1987)
  • Historias de Eva Luna (1989)
  • El plan infinito (1991)
  • Paula (1995)
  • Afrodita (1997)
  • Hija de la fortuna (1999).
  • Retrato en sepia (2000)
  • La ciudad de las bestias (2002)
  • Mi país inventado (2003)
  • El reino del dragón de oro (2004)
  • El bosque de los pigmeos (2005)
  • El zorro (2005)
  • Inés del alma mía (2006)

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isabel Allende Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[1]

[2]

[3]

  1. http://ia-site.s3-website-us-west-1.amazonaws.com/cont/other/Bio_Isabel-es.pdf?r=34b0a325
  2. http://www.biografiasyvidas.com/biografia/a/allende_isabel.htm
  3. http://www.isabelallendefoundation.org