Isabel I.a Bragantzakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Isabel Bragantzakoa, Erredentorea, Brasilgo tronurako oinordekoa eta Inperioko erregeordea
Isabel Bragantzakoa Printzesa

Isabel Kristina Leopoldina Augusta Mikaela Gabriela Rafaela Gonzaga de Braganza e Borbon, tronuratzean Elisabet I.a Bragantzakoa izena hartu zuena (Rio de Janeiro 1846ko uztailak 29-1921eko azaroak 14), Brasilgo printzesa inperiala eta erregeordea izan zen.

Brasilgo azken enperadorea izan zen Pedro II.a Brasilgoa eta Teresa Cristinaren alaba izan zen. Euren alaba nagusi eta tronurako oinordeko bezala, inperioaren erregeordetza hartu zuen hiru aldiz, bere aita bidaian zegoela. Erredentorea bezala ezagutzen da, horietako batean, esklabutza abolitu baitzuen Brasilen, honek, familia inperiala eta lurjabe esklabista boteretsuekin aurrez aurre jarri zituelarik.

Gaston Orleansekoa, Euko Kontearekin, nor Louis Filipe I.a Frantziakoa errege frantsesaren biloba zen. Lau seme alaba izan zituen:

Bere familiarekin bizi izan zen Isabel Jauregian, gaur egun Guanabara Jauregia deitua. Hiru aldiz hartu zuen erregeordetza (1871 eta 1872 bitartean, 1875 eta 1876 bitartean eta, azkenik, 1887 eta 1888 bitartean), garai hauetan, Sabel Askatasun Legea (Brasilen jaiotako esklabuen seme-alabak askatzen dituena), zigortutako gotzain eta presoentzako amnistia bat eta Lege Aureoa (Brasilen esklabutzaren abolizioa suposatu zuena) aldarrikatu zituen. Urrezko Arrosarekin saritu zuen Leon XIII.a aita santuak. Brasilen errepublika aldarrikatu zenean, Frantzian erbesteratu zen.

Bere aita hil zenean, Brasilgo tronuaren oinordekotza eskubideak jaso zituen, bera hiltzean, bere biloba Pedro Enrike Orleans-Bragantzakoari pasa zirelarik


Aurrekoa
Pedro Alfonso Bragantzakoa eta Borboi-Bi Sizilietakoa
Brasilgo printzesa inperiala
1850-1891
Ondorengoa
Pedro de Alcántara Orleans-Bragantzakoa


Aurrekoa
Pedro II.a Brasilgoa
Brasilgo enperatriza
1891-1921
Ondorengoa
Pedro III.a

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Elisabet I.a Bragantzakoa