Italiar bufalo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Italiako bufaloak etxalde batean.
Mozzarella gazta.
Tomatea stracciatella di bufala gaztarekin.

Italiar bufaloa edo mediterranear bufaloa (italieraz: Bufala Mediterranea Italiana, jatorri izendapen ofiziala 2000. urtetik) Italiako bufalo arraza da, asiar bufalo etxekotuaren barietatea. Hungariako, Errumaniako eta Balkanetako herrialdeetan ere hazten dira antzeko bufaloak.

Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haragitarako eta esnetarako erabiltzen da, eta batez ere Campania eskualdean hazten dira Italian, non mozzarella gazta ezaguna egiteko erabili ohi den. Stracciatella, ricotta di bufala, scamorza di bufala, stracchino di bufala eta beste zenbait produktu ere egiten dira.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizioak dio ostrogodoek ekarri zituztela bufaloak Italiara[1]. Beste iturri batzuen arabera, Erromako klasikoaren garaian sartu ziren. Europako bufalo fosilen aztarnak ere badira Italian, baina zaila dirudi horien ondorengoak izatea bufalo hauek, Asiako bufaloaren espezie bera baitira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Mozzarella gazta arraspatua» www.gastronomiavasca.net (Noiz kontsultatua: 2020-08-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]