Itsas lilipa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Itsas lilipa
Itsas liliparen lorea
Itsas liliparen lorea


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Angiospermae
Klasea: Monocotyledoneae
Ordena: Asparagales
Familia: Amaryllidaceae
Tribua: Pancratieae
Generoa: Pancratium
Espeziea: Pancratium maritimum

Itsas lilipa (Pancratium maritimum) Asparagales ordenako landarea da, Euskal Herriko hareatzetako landare ohikoenetarika. Ez da duna eta hareatzetan besterik agertzen eta XIX. mende bukaerako landarearen gaineko zenbait aipamen badaude Euskal Herrian. Bizkaiko hareatzatan oso ohiko landarea zela adierazten da bertan. Egungo egoera, ordea, oso bestelakoa da eta hedapen oso mugatua du. Lore deigarriak garatzen dituenez, identifikatzeko erraza den landarea da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

60 cm-ko altuera izatera iritsi daitekeen landare belarkara da itsas lilipa. Hosto tenteak lurzorutik bertatik irteten dira sorta bat eratuz.

Hostoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5-20 mm-ko zabalera izan ohi dute, luzeak dira eta kolore berde-urdinxka iluna izan ohi dute.

Lorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedizelatuak, handiak eta deigarriak izan ohi dira. Kolore zuria izan ohi dute eta lilipa arrunten antza handia dute. 15 cm-ko luzera izatera iritsi daitezke eta oso usaintsuak izaten dira. Periferian irekirik aurkitzen diren 6 tepalo zuri lantzeolatu izan ohi ditu eta erdian unbelaren oinarrian sortzen den nerbio dortsal berdexka. Korola, aldiz, tronpeta-itxurakoa da eta hiruki formako 12 koska ditu. Estamineak 6 dira, zurixkak. Anterak, aldiz, horiak dira, giltzurrun formakoak. Ginezeoa hiru karpeloz osaturik dago eta kalizaren gainean kokatu ohi da.

Loraketa udan izaten du, azaroa eta iraila bitartean.

Fruitua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapsula handi eta oboidea da. Barnean ertz zorrozdun eta triangelu forma duten hazi beltz oso nabarmenak egon ohi dira.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hareatza eta kostaldeko dunetan besterik aurkitzen ez den landarea da. Lurzoru ongi drainatu eta lehorra eta eguzki irradiazio handia beharrezkoak ditu. Lehorteen aurrean lurperatzeko gaitasuna du eta baita hondarrez estaltzen ari bada zurtoinak luzatzeko ere. 0 eta 20 metro bitarteko ingurunean aurkitu ohi da.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Atlantikoko kostaldeko duna eta hareatzetan aurkitzen da, eta baita Mediterraneoko hareatzetan ere. Euskal Herrian, aldiz, Gorliz, Laga, Lekeitio, Angelu eta Zarauzko hareatzetan aurki daiteke. Azken honetan populazio handiak osatzen ditu.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Itsas lilipa