Jack Kerouac

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jack Kerouac
Jack Kerouac
Datu pertsonalak
Izen osoa Jean-Louis Lebris de Kérouac
Jaio 1922ko Martxoaren 12a
Lowell (Massachusetts, Estatu Batuak)
Hil 1969ko Urriaren 21a
St. Petersburg (Florida, Estatu Batuak)

Jack Kerouac (Lowell, Massachusetts, Estatu Batuak, 1922ko Martxoaren 12a - St. Petersburg, Florida, Estatu Batuak, 1969ko Urriaren 21a) idazle eta poeta Estatubatuarra zen, Beat Generazioko partaidea.

Eduki-taula

Biografia [aldatu]

Jean-Louis Lebris de Kerouac, familia Kanadiar bateko semea zen, jatorri Frantsesekoa. Ez zuen Ingelesa ikasi sei urte bete zituen arte.

Kerouac, amerikar futboleko jokalari ezaguna izan zen. Kirol arlo honetan zuen trebetasunagatik, Columbiako Unibertsitateko beka bat lortu zuen. Hala ere, izandako lesio baten ondorioz eta entrenatzailearekin edukitako tira-biren ondorioz, futbola utzi eta merkataritza-nabigazioan hasi zen lanean. Itsasotik itzultzen zenean, New Yorken finkatzen zen beti.

Hiri honetan, Beat Generazioko idazle asko ezagutu zituen. Hala nola, Allen Ginsberg, Neal Cassady edota William S. Burroughs. Urteak eman zizkion bere estiloa aurkitzen. Berak gainera, ez zituen prosa edota poesia bereizten, bere ideiak bi modutan erabiltzen zituen eta. Ekialdeko idazkiekin ere harreman estua izan zuen eta bere idazkietan ere hedatu izan zuen (Poeta Txinar eta Japoniar askori erreferentzia egin zien bere lanetan).

Pertsona oso lotsatia izan zen Kerouac eta bere lanak jendaurrean azaltzeko arazoak izaten zituen. Honen ondorioz, elkarrizketa askotara mozkortua aurkezten zen.

Kerouac, 47 urte zituela hil zen, zirrosi batek eragindako barne isuri baten ondorioz.

Lanak [aldatu]

Nobelak [aldatu]

Poesia eta beste lan batzuk [aldatu]

Filmak [aldatu]


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.