Errepidean

Wikipedia, Entziklopedia askea
On the road
Eleberriaren edizio desberdinak.
Datuak
IdazleaJack Kerouac (1951)
Argitaratze-data1957
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaOn the road
Hizkuntzaingelesa
ArgitaletxeaViking Press
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ISBN978-0-14-118267-4
OCLC43419454

Errepidean (jatorrizko ingelesezko izenburua: On the Road) Jack Kerouac estatubatuar idazlearen eleberri mitikoa da, beat belaunaldiaren idazlan enblematikoa, 1951n idatzitakoa. Viking Press argitaletxeak plazaratu zuen lehen aldiz 1957an. 2018an, Pasazaite argitaletxeak Iñigo Roquek egindako euzkarazko itzulpena kaleratu zuen. Jack Kerouacek eta haren lagunek 1948an eta 1949an Estatu Batuetatik eta Mexikotik egin zituzten bidaiak dira nobelaren oinarria.[1] Jazz musika eta drogen erabilera garbi azaltzen dira testuan, non bizimodu nomada, erromantiko eta bohemioa erakusten den. Lan honi esker mitifikatu zen Route 66 ibilbide ospetsua.[2]

Sorkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepidean hiru astetan idatzia izan zen. Kerouac bere bigarren emaztearekin bizi zen, Jane Haverty, Manhattango apartamentu batean, mendebaldeko 20. kalean, 454. zenbakian. Idazteko paper bilkari luze batean; ertan mekanografiatu zuen testua paragrafoak bereizi gabe eta ertzak jarri gabe. Kondairak beste gauza esaten badu ere, idazteko prozesuan Kerouacek ez zituen, kafe aparte, drogarik hartu. Kondairak esaten ez duena, bestetik, bilkari hori idatzi baino lehen egileak urtetan oharrak biltzen ibili zela; beraz, hiru asteena ez da erabat egia.

Jatorrizko bilkaria gaur egun Indianapolis Colts futbol amerikarraren taldeko jabe den James Isray da; Isray askotan uzten du testua erakusketetan eta museoetan erakusteko. beste bitxikeria zera da: Kerouacen ama hizkuntza frantsesa zen eta hizkuntza horretan hasi zen liburua idazten, azkenik ingelesez egiteko.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua Dean Moriarty-ren (Neal Cassadyren izengoitia) aurkezpenarekin hasten da. Cassady beatsen heroia izan zen, erotutako hipsterra; bera izan da abentura gehienen bultzatzailea. Narratzailea, bestetik, Sal Paradise, Kerouacen alter egoa izango da. Paradise eleberrian lagunekin, paisaiekin eta emakumeekin liluratuta agertuko da. Abenturaren hasiera New Yorken izango da. Hiri horretan, Moriarty agertu baino lehen, Paradise Carlo Marx ezagutu zuen, (Allen Ginsbergen izengoitia). Narratzailea Marxen eta Moriartyren historiak entzuten harritu egiten da. New Yorketik San Frantziskoko bidea hartuko dute eta liburuan Paradisek bidean gertatzen diren kontuak jasoko ditu.

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak eragin handia izan zuen eta Estatu Batuetako literaturaren gailur bat bezala estimatuta dago, XX. mendeko eleberri handia bezala. Oraindik gaur berrargitaratzen da, 100.000 kopia urtero, eta itzulpen berriak plazaratzen dira, kultuzko liburua izanik. Time aldizkariak aldizkaria sortu zen urtetik, 1923tik alegia, ingelesez idatzitako ehun eleberri onenen artean kokatu zuen. Eleberria barruko bakarrizketa, memoriak eta bidaldi liburuaren nahasketa da.

Bidaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

On the road liburuan azaltzen diren bidaiak. Gorriz: 1947; Urdinez: 1949; Berdez: 1950.

1947

New YorkChicago, → Newton, IowaStuart, Iowa → Cheyenne, WyomingDenver, ColoradoSalt Lake City, UtahSan Frantzisko, KaliforniaMarin CityHollywood, Kalifornia → Los Angeles, Kalifornia → Selma, Kalifornia → Dalhart, TexasIndianapolis, IndianaHarrisburg, PensilvaniaNew York.

1949

Rocky Mount, Ipar CarolinaNew Orleans, Luisiana → San Frantzisko, Denver, Colorado → New York.

1950

New York, → Terre Haute, Indiana → Saint Louis, MisuriDenverAmarillo, Texas → Terre Haute, Indiana → San Antonio, Texas → Laredo, Texas → Nuevo Laredo, TamaulipasHidalgo, Nuevo LeónCiudad VictoriaLlera de CanalesMexiko Hiria

Protagonistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kerouac 1956an.
Benetako izena Pertsonaia eleberrian
Jack Kerouac Sal Paradise
Gabrielle Kerouac (Jack Kerouac's mother) Sal Paradise's Aunt
Joan Kerouac (born Haverty) Laura
Alan Ansen Rollo Greb
William S. Burroughs Old Bull Lee
Joan Vollmer Adams Burroughs Jane Lee
William S. Burroughs, Jr. Ray Lee
Julie Burroughs Dodie Lee
Lucien Carr Damion
Neal Cassady Dean Moriarty
Neal Cassady, Sr. Old Dean Moriarty
Neal Cassady's cousin Sam Brady
Carolyn Cassady Camille
Jamie Cassady Joanie Moriarty
Catherine Cassady Amy Moriarty
Bea Franco (Beatrice Kozera) Terry
Allen Ginsberg Carlo Marx
John Clellon Holmes Ian MacArthur
Herbert Huncke Elmer Hassel
William Holmes “Big Slim” Hubbard William Holmes “Big Slim” Hazard
Ruth Gullion Rita Bettencourt
Helen Gullion Mary Bettencourt
Diana Hansen Inez
Beverly Burford Babe Rawlins
Bob Burford Ray Rawlins
Dianne Orin Lee Ann
Henri Cru Remi Boncœur
Paul Blake (Jack Kerouac’s brother-in-law) Rocco
Al Hinkle Ed Dunkel
Helen Hinkle Galatea Dunkel
Bill Tomson Roy Johnson
Helen Tomson (Bill Tomson's wife) Dorothy Johnson
Jim Holmes Tommy Snark
Gregorio Victor
Frank Jeffries Stan Shepard
Gene Pippin Gene Dexter
Jinny Baker Lehrman Jinny Jones
Victor Tejeira Victor Villanueva
Walter Adams Walter Evans
Jose García Villa Angel Luz García
Ed Uhl Ed Wall
Justin W. Brierly Denver D. Doll
Ed White Tim Gray
Joanie White (Ed White's sister) Betty Gray
LuAnne Henderson Marylou
Pauline Lucille
Vicki Russell Dorie, “Tall redhead”
Rhoda Mona
Ed Stringham Tom Saybrook
Kells Elvins Dale
Lorraine Marie
Alan Harrington Hal Hingham
Ginger Chase Peaches
Haldon "Hal" Chase Chad King
Allan Temko Roland Major
Gregory La Cava "The famous director"
Mr. Snow

Filma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Route 66 Coloradon.

On the Road izenburupean, 2012an Walter Salles zuzendariak eleberria zinemaratu zuen. Ekoizlea Francis Ford Coppola izan zen, liburuaren eskumenen jabea.

Euskarazko bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ugarte Irizar, Itziar. Belaunaldi baten bidea. Berria, 2018ko maiatzak 27, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-1-1).
  2. Route 66: literature, novels, history. route66guide.com (Noiz kontsultatua: 2021-1-1).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]