Allen Ginsberg
Estatu Batuetako poeta (Paterson, New Jersey, 1926, - New York, 1997). Columbiako Unibertsitatean ikasketak egin ondoren, Hego Amerikan, Ipar Afrikan, Europan eta Indian izan zen. William Carlos Williams-en babespean, lehen poemak argitaratzen hasi zen: Howl and Other Poems, 1956; Kaddish and Other Poems, 1961; Reality Sandwiches and Later Poems, 1963; Baby Poems, 1968. Beat Mugimendua deiturikoan, poeta ezagunen artekoa da Ginsberg, Kerouac, Burroughs eta Carl Salomonekin batera. Jazza, droga eta oro har baztertuen mundua agertzen du bere lanetan, Estatu Batuetako gizartearekiko kritika zorrotzarekin batera. Zen filosofiarekiko lilura berezia zuen. Hauek ditu azken lanak: Cosmopolitan Greetings: Poems 1986-1992 (1994), Journals 1954-1958 (1995). Hil zen arte, Literatura Kritikako irakasle izan zen Columbiako Unibertsitatean (Nueva York).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.