Jacques Bénigne Bossuet

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jacques Bénigne Bossuet, Hyacinthe Rigauden erretratu batean.

Jacques Bénigne Bossuet (Dijon, Frantzia, 1627 - Meaux, Frantzia, 1704) teologoa eta frantsesezko idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jaioterriko jesuitetan lehen ikasketak egin ondoren, Parisa aldatu zen. 1652an apaiz eginik, Metzen egon zen 1658 arte. Berriro Parisa itzulirik (1659), predikuak egiteari lotu zitzaion bete-betean, San Bizente Paulekoaren aholkuz. 1662an Garizumako predikuak egin zituen erregearen eta gortearen aurrean. Ildo beretik, handiki batzuen ohoretan eginiko hileta-predikuek ospe handia ekarri zioten.

Condomeko apezpikua zela (1659), erregegaiaren irakasle izendatu zuten, eta 1670etik 1680ra eginbide hori bete zuen. Haren ikaslearentzat egindako obra aipagarriak dira Discours sur l´histoire universelle (1681) eta Politique tirée des propres paroles de l´Ecriture Sainte (bukatu gabea eta 1709an argitaratua).

Gero, 1681ean, Meauxeko apezpiku izendatu zuten. Protestanteen aurkako borroka teologikoari ekin zion: Histoire des variations des églises protestantes (1881), Advertissements aux protestants (1689-1691). Gero, kietismoaren eztabaidan esku hartu zuen, Fénelonen aurka: Relation sur le quiétisme (1698). Antzerkiaren etsai agertu zen: Maximes et réflexions sur la comédie (1694). Bizitzaren azken aldi horretan hizlari sakratu gisa jardun zuen berriro, hileta-prediku gehiago eginez. Moralista, teologo eta politiko gisa ortodoxiari atxikia, Biblia eta Apokalipsiko ikuskariz beteriko predikuetan pasarteen erritmoak, hiztegiaren joritasunak eta irudien lirismoak ahalmen poetiko berezia damaiote bere jardunari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Bénigne Bossuet Aldatu lotura Wikidatan