Jakob Gaon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jakob Gaon zerga biltzaile gasteiztarra zen, Tolosan eraila 1463an.

Gaondarrak Gasteizko familia judu bat ziren. XV. mendean familiako kide asko Gaztelako erregeen izenean zergak biltzen jarduten zuten. 1463an, Jakob Gaon Gipuzkoara joan zen eskaera izenek zerga bat kobratzeko asmoz eta Tolosako hiribilduko biztanleei erreklamatu zien. Hauek zerga hau ordaintzetik libre zeudela erantzun zioten, erregeak onartutako xedapen bategatik. Gaonek mehatxatu egin zituen eta hauetako batzuek erail egin zuten, lepoa moztu eta bere burua pikota batetik zintzilikatu zuten. Enrike IV.a erregea Tolosara joan zen bere heriotza mendekatzeko asmoz, baina egileak ihes egin zuten hiribildutik. Erregeak krimena egin zen etxea eraisteko agindu zuen. Ez zen egileak exekutatzera heldu, Gipuzkoako Batzarreko eskaera bat heldu baitzitzaion tolosarrei barkatzeko erregutuz eta hauen arrazoiak azalduz. Enrike IV.ak zerga ordaintzetik libre zuedela onartu zuen.