Jakue III.a Estuardo

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:00, 22 urtarrila 2016

Txantiloi:Agintari infotaula Jakobo III.a Eskoziakoa, (Eskoziako gaeleraz: James III of Scotland, Eskoziako gaeleraz: Seumas III, Rìgh Alba), (Stirling edo St Andrews, Eskozia, 1430ko urriaren 16a - Cambuskenneth abadia, Stirling, Eskozia, 1488ko ekainaren 11) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen.

Biografia

Jakobo II.a Eskoziakoaren seme nagusia zen. Ingalaterraren politika jarraitu nahian ez zen gustuko erregea izan, ez eta efektiboa ere eskoziarren interesetarako. Dena den Margarita Danimarkakoarekin ezkondu izanak Orkadak eta Shetlandak eskoziar bihurtu zituen.

Eskoziako nobleziak aurre egin zion eta anaia Alexandro babestu zuen baina Jakobok atxilotu eta mugimendua bertan behera gelditu zen. Anaia aske utzi zuenean Eduardo IV.a Ingalaterrakoarekin itun sekretua sinatua zuela jakin zuen eta 1479an Ingalaterrari gerra deklaratu zion. 1482an Eduardo IV.ak Eskozia inbaditzeari ekin zion Richard III.a Albanyko dukea alboan zuela. Jakobo Edinburgheko gazteluan babestu zen. Ingelesek gaztelua setiatu zuten baina ez zuten eskuratzen eta diru gabe gelditu zirenez atzera egin zuten Ingalaterrara, Albanyko dukea Eskoziako gobernuaren buru utzita.

Jakobok gobernuko kideak erosi zituen eta gobernu taldea galbidera eraman zuen, berak berriz ere boterea eskuratuz. 1488ko ekainaren 11n erregeak aurre egin zion nobleek osaturiko armada bati, bertako buru bere seme nagusia Jakobo zegoen eta Sauchieburngo borrokan erregea bera erahila izan zen. Horrela Jakobo IV.a bihurtu zen errege berri.


Aurrekoa
Jakobo II.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
14601488
Ondorengoa
Jakobo IV.a Eskoziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jakue III.a Estuardo Aldatu lotura Wikidatan