Ana Britainia Handikoa
Wikipedia(e)tik
| Ana Britainia Handikoa | |
|
|
|
|---|---|
| 1702ko martxoaren 8a – 1714ko abuztuaren 1a | |
| Aurrekoa | Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa |
| Ondorengoa | Jurgi I.a Britainia Handikoa |
|
|
|
| Jaiotza | 1665eko otsailaren 6a St. James jauregia, Londres |
| Heriotza | 1714ko abuztuaren 1a (49 urte) Kensington jauregia, Londres Ehortzia: Westminster abadia |
| Ezkontidea | Jurgi Danimarkakoa |
| Senideak | Jakue II.a Ingalaterrakoa (aita) Ana Hyde (ama) |
| Erlijioa | Protestantismoa |
Ana Britainia Handikoa edo Ana Stuart (Londres, Ingalaterra, 1665eko otsailaren 6a – Londres, Ingalaterra, 1714ko abuztuaren 1a) Jakue II.a Ingalaterrakoaren alaba, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregina izan zen.
Gilen III.a Ingalaterrakoa hil zenean, Erresuma jarauntsi zuen. 1707ko Batasunaren Legea ezarri ondoren, Britainia Handia gobernatu zuen lehendabiziko monarka bilakatu zen. 1707an Eskozia eta Ingalaterrako parlamentuak batu zituen; Espainiako Erregetzarako Gerran parte hartu zuen; garaipena lortu zuen Blenheimen (1704), Ramilliesen (1706), Oudernaden (1708) eta Malplaqueten (1709); Utrecheko Hitzarmena sinatu zuen. Seme-alabarik gabe hil zenez, Jurgi I.a Britainia Handikoa bere bigarren lehengusuak ordezkatua izan zen.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Aurrekoa Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoa |
Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea 1702ko martxoaren 8a–1714ko abuztuaren 1a |
Ondorengoa Jurgi I.a Britainia Handikoa |
|
|||||||||||||||||||||||