James Purdy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
James Purdy 1957an.

James Purdy (Fremont, Ohio, AEB, 1923 -) estatubatuar idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia eskoziar-irlandarra zuen jatorriz. Txikia zela banandu ziren gurasoak, eta abandonaturik utzi zuten.

1957an, Color of Darkness (Iluntasunaren kolorea) ipuin-bilduma argitaratu zuen. Ipuin horietako pertsonaiak bi umezurtz dira; hiri handira joaten dira ihesi, eta gizartearen behe-mailako klasea ezagutzen dute han. 1959an idatzi zuen lehenengo eleberria, Malcolm (1959). Eleberri horretan ere umezurtz bat da pertsonaia nagusia, gorputzean eta ariman jendearen eraso gogorrak jasaten dituena.

Ospea, ordea, 1964an etorri zitzaion Cabot Wright Begins (Cabot Wright hasten da) lanarekin. 1975ean, In a Shallow Grave (Hilobi huts batean) idatzi zuen: Vietnamgo gerran, gizon bat desitxuraturik gelditzen da; jaioterrira itzultzen da, baina erabakitzen du ezkutaturik bizitzea duen itxuragatik.

Purdyren beste lan aipagarri batzuk: The Nephew (1960, Iloba) eta Garments the Living Wear (Bizidunek jantzitako jantziak).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Purdy Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]