Janbattitt Dirassar
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Janbattitt Dirassar | |
| Jaio | 1937ko otsailaren 17a | |
| Hazparne ( |
||
Janbattitt Dirassar[1] (Hazparne, Lapurdi, 1937ko otsailaren 17a - ) euskal idazle eta kazetaria da.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Hazparnen jaio zen, Zelhai auzoko Irriberria baserrian eta egun Ziburun bizi da.
Lehen ikasketak auzoan eta gero Hazparneko San Josep ikastetxe katolikoan egin zituen. Hamazazpi urte zituenetik erretiratu arte kazetaritza izan du lanbide; lehen Basque Éclair kazetan frantsesezko kronikak idatzi zituen 10 urtez eta han Marijane Minaberri edo Gexan Alfaro ezagutu zituen[2]; gero Basque Éclair erosi zuen Sud Ouest egunkarian frantsesez zein euskaraz: Donibane Lohizuneko berriak idazten zituen eta baita euskarazko atal apurrak ere; egoitza Bordelen duen agerkarian 25 urtez aritu zen.
Herria euskarazko astekarian 40 urtez idatzi izan du, lanbidez baino euskaltzalea delako; pilotari buruzko artikuluak egiten hasi zen. 2003tik aldizkariaren zuzendaria da eta 2004tik lehendakaria ere bai[3].
1996an Sarako Idazleen Biltzarrak ematen dituen bi sarietako bat eman zion[4] eta 2004tik euskaltzain ohorezkoa da.
[aldatu] Lanak
Erretiratu ostean frantsesez gutxiago eta euskaraz gehiago idazteari ekin dio. Herrian segitzeaz gain bi liburu argitaratu zaizkio eta oraindik ere Sud Ouestek astero ateratzen duen euskarazko artikulu bakarraren egilea da[5].
[aldatu] Narrazioa
- Hegiko bordatik (1995, Elkar). Haurtzaroko oroitzapenak.
[aldatu] Nobela
- Bihotzeko mina (1997, Elkar).
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Grafia frantximantean Jean-Baptiste, sarrien Janbattitt erabili izan da euskaraz; Jan Battitt (adibidez EKEren webgunean] edo Jamattitt ([[Euskaltzaindia]renean) aldaerak ere topa daitezke.
- ↑ Minaberriri elkarrizketa Argian.
- ↑ Herria astekaria EKEren webgunean.
- ↑ Sarako Biltzarrean saritutakoen zerrenda.
- ↑ Erreferentzia Euskararen Bloga delakoan.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Janbattitt Dirassar literaturaren zubitegian.
- (Euskaraz) Biografia Erabili.comen, euskaltzain ohorezko izendapenaren karietara.