Jango Edwards
Wikipedia(e)tik
Jango Edwards (jaiotzez Stanley Ted Edwards, Detroit, Michigan, 1950eko apirilaren 15a) AEBetako pailazoa da, nahiz eta batik bat Europan (Frantzian, Espainian, Herbeheretan eta Ingalaterran) jardun duen. Bere ikuskizun gehienak lagun bakarreko emanaldiak dira, europar cabaret tradizioan. Horretan, pailazoen ohiko jarduerak kontrakulturako erreferentziekin nahasten ditu. Arrakasta handi eskuratu du hainbat publikoren aurrean.