Kieveko oblasta (errusieraz: Киевская область, translit. Kievskaïa oblast) edo Kyiveko oblasta (ukraineraz: Київська область, translit. Kyïvs’ka oblast), Ukrainako ipar-erdialdeko probintzia edo oblasta da. Iparraldean Bielorrusiarekin du muga, ekialdean Txernihiv eta Poltavako oblastekin, hego-ekialde eta hegoaldean Txerkasiko oblastarekin, hego-mendebaldean Vinnitsiako oblastarekin eta mendebaldean Zhytomyrko oblastarekin[1]. 28.131km²ko azalera du eta 2010eko urtarrilaren 1ean 1.721.800 biztanle zituen[2]. Oblastaren zentro administratiboa Kiev da. Hala ere, hiri hau estatus bereziko entitate administratibo autonomoa da.
[aldatu] Hiri nagusiak
Kieveko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[3]):
Kievo-Petxerska Lavra monasterioa.
[aldatu] Erreferentziak