Jean Rhys

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jean Rhys (Roseau, Dominika, 1890eko abuztuaren 24 - Exeter, Ingalaterra, 1979ko maiatzaren 14), Antilletako idazlea izan zen. Bere jatorrizko izena Ella Gwendolen Rees Williams zen.

Bere lehen eleberriak 1920 eta 1930eko hamarkadetan argitaratu zituen, nahiz eta ospea 1966an lortu, Wide Sargasso Sea (Sargazo itsaso zabala) eleberria argitaratu zuenean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ryhs Roseaun jaio zen, Dominika Britainiar Inperiokoa zenean. Bere aita galesa zen eta bere ama eskoziar jatorrizko kreolea. Hamasei urte zituenean Ingalaterrara joan zen Londresen korista gisa lan egitera, baina ez zuen inolako arrakastarik, Holloway presondegian sartu baitzuten denboraldi baterako.

1920ko hamarkadan Parisen bizi zen, artista moduan lan eginez, nahiz eta ia pobrezian bizi. Garai horretan arte modernista eta literaturarekin zaletu zen eta hil arte iraun zion alkohol-arazoa sortu zitzaion. Bere bizitzaren eskarmentuek eragin handia izan zuten bere idazlanetan, hala nola, gizarte-patriarkaleko eskarmentuak, zokoratuta izatearen sentimenduak, eta bere haurtzaro gogorra, Dominikan ez baitzuten guztiz onartu ez gizarte kreoleak ez europarrak.

Euren giroetatik egotzita izan eta familia-balore murritzeko gizarteetara joandako emakumeen gaia dute Ryhsen idazlan gehienek. Bere estiloan teknika batzuk nahasten dira, baita Karibeko gizarteen berezko sentsibilitateak ere.

Bere bizitzaren azken zatian Londresen biz izen, adiskide jazzlari batekin.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]