Jean Starobinski

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jean Starobinski (Geneva, Suitza, 1920 -) suitzar medikua eta saiakeragilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikiatria eta psikoanalisian aditua.

Idatzi zituen literatura-kritikari buruzko saiakerek frantsesezko kritika berriaren aditu inportantenetako bat bihurtu zuten. Literatura-eskolak eman zituen Baltimoreko Unibertsitatean (1953-1957), eta gero Genevakoan.

Eskolak emateaz gainera, literaturari buruzko artikuluak idatzi zituen La Nouvelle Revue Française eta Tel Quel literatura-aldizkari ospetsuetan. Handik gutxira bere garaiko kritikari onentsuenetzat hartu zuten. Oso ongi baliatu zuen psikoanalisiaz eta psikiatriaz zuen jakitate handia bere kritika-lanari ikuspegi berezia emateko.

Lanik aipagarrienak: Montesquieu par lui même (1953, Montesquieu beraren arabera), Jean-Jacques Rousseau: La transparence et l'obstacle (1958, Jean-Jacques Rousseau: gardentasuna eta eragozpena); L'inventión de la liberté (1964, Askatasunaren asmakizuna); Portrait de l'artiste en saltimbanque (1970, Artista-ibiltariaren erretratua); 1789: les emblèmes de la raison (1973, 1789: Arrazoiaren ezaugarriak); Trois fureurs (1974, Hiru grina); L'oeil vivant II: la rélation critique (1979, Begi biziduna II: kontakizun kritikoa); Montaigne en mouvement (1983, Mountaigne mugimenduan). Bere libururik arrakastatsuena, baina, L'oeil vivant (1961, Begi biziduna) izan zen, Corneille, Racine, Montesquieu, Rousseau eta Stendhalen lanei buruzko azterketa zorrotza bezain sakona.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Montesquieu par lui-même, 1957.
  • L'œil vivant, 1961.
  • Histoire du traitement de la mélancolie, des origines à 1900, 1960.
  • L'Invention de la liberté, 1964.
  • Portrait de l'artiste en saltimbanque, 1970.
  • La relation critique, 1970.
  • 1789: les emblèmes de la raison, 1973.
  • Trois fureurs. Essais, 1974.
  • Les mots sous les mots: les anagrammes de Ferdinand de Saussure, 1971.
  • Montaigne en mouvement, 1982.
  • Table d'orientation, 1989.
  • Le remède dans le mal. Critique et légitimation de l'artifice à l'âge des Lumières, 1989.
  • La mélancolie au miroir. Trois lectures de Baudelaire, 1989.
  • Diderot dans l'espace des peintres, 1991.
  • Largesse, París, RMN, 1994.
  • Action et réaction. Vie et aventures d'un couple, 1999
  • La poésie et la guerre, chroniques 1942-1944, 1999.
  • Le poème d'invitation, Ginebra, 2001.
  • Les enchanteresses,2005.
  • La parole est moitié à celuy qui parle, 2009.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]